Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xarles Iturbe Pasaban: “eskerrik asko gure taldean konfiantza izan duten tolosar guztiei. Tolosaren alde eta Tolosarako lanean jarraituko dugu”
Bigarren indar bozkatuena izan ondoren, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko apustu berriekin aurrera egiten jarraituko duen Tolosaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute jeltzaleek.Xarles Iturbe: “Gure gain hartzen dugu oposizioan arduraz eta apaltasunez lan egiteko erronka, orain arte egin dugun bezala. Herritar guztiekin eta guztientzat, gertutasunetik eta entzuketa ariketa nekaezinean”
Atzoko hauteskunde egunaren ostean, Tolosako EAJ-PNVk eskerrak eman nahi izan dizkie bere hautagaitzan konfiantza agertu duten tolosarrei. Xarles Iturbe Pasaban hautagai jeltzalea, bigarren indar bozkatuenaren burua, “oso eskertuta” agertu da herritarren babesarekin: "3.464 tolosarren babesa lortu dugu, eta, beraz, pertsona askok babestu dute legegintzaldi honetan egin dugun lana, Olatz Peon Ormazabal alkate dela, eta bihotzez eskertu nahi diot Tolosa guztiontzako leku hobe bihurtzeko 8 urtez egindako lana". EH Bildu izan da indar bozkatuena eta Iturbek lortutako emaitzengatik zoriondu du, bai EH Bildu bai PSE-EE.
Hautagai jeltzaleak onartu du ez Tolosan, ez Gipuzkoan, ezta Euskadin ere, EAJk ez dituela espero zituen emaitzak izan. “Indar bozkatuena izan gara Euskadin, baina abisua argia ere izan da, eta kontuan hartzen dugu etorkizunari begira. Parte-hartze baxua erabakigarria izan da, eta emaitzei erreparatuta, hausnarketa prozesua egingo egitea beharrezkoa da”. Bestalde, atzoko emaitzek erakusten digute Tolosako aniztasuna duela lau urtekoa baino zabalagoa dela, eta tolosar guztientzat lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, orain arte egin dugun bezala", adierazi du Iturbek.
“Orain arte bezala, erantzukizunez eta apaltasunez lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, hurbiltasunetik, entzute aktiboarekin eta elkarrekiko errespetuarekin. Orainetik, baina etorkizunaz ahaztu gabe, ongizateari, enpleguari, euskarari, kulturari eta berdintasunari lotutako proiektu eta programa berriak bultzatuz, beti ere tolosarrak gure politika eta erabaki guztien erdigunean jarriz”, nabarmendu du.
Azkenik, Iturbek tokiko eragileekin eta Tolosako herritarrekin harreman estuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta udalbatza berria osatuko duten gainerako alderdi politikoekin gauza bera egitea espero du: “Elkarlanean eta modu eraikitzailean lan egin behar dugu, modu positiboan, Tolosari eta tolosarrei mesede egingo dieten proiektuak garatzen jarraitzeko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31