Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Deba: “Debako gazteek etxebizitza bat izan dezaten lan egingo dugu, etorkizuna gure herrian eraikitzeko aukera eman nahi diegu”
Alazne Txurrukak bere konpromisoa azaldu du: “Osio eta Amillagaren garapenek lehentasuna izango dute legegintzaldi berrian. Gainera, alokairurako laguntzak sustatuko ditugu; Debako errealitatera egokitzen diren dirulaguntzak izango dira, eraginkorrak eta eskuragarriak”.Zalantzarik gabe, etxebizitza da EAJ-PNVren lehentasun nagusietako bat hurrengo legegintzaldian. Debako alkatetzarako hautagai Alazne Txurrukak adierazi duenez, Debako gazteen kezka nagusietako bat da etxebizitza gaur egun: “hala adierazi digute behin eta berriz orain aste batzuk abiarazi genuen entzute-ariketan eta haiekin izandako hartu-eman ezberdinetan”. Txurrukak argitu du zein izan den gehien errepikatu den galdera: zer gertatzen da Deban etxebizitzarekin? “gure erantzuna argia izan da. Azken urteotan etxebizitza ez da lehentasunezkoa izan Debako Udalean egon direnen artean. Eta horrek hankaz gora jarri du guztion etorkizuna. Gure gazteen etxebizitzaren etorkizuna hipotekatu du”.
Osio eta Amillagako garapenak, eta alokairurako laguntzak
Horrela, Txurrukak herritarrekin duen konpromisoa adierazi du: “legegintzaldi berrian Osio eta Amillagako garapenek lehentasuna izango dute EAJ-PNVrentzat. Hori izango da gure erronka nagusietako bat lehen lanegunetik. Gure hitza duzue. Euzko Alderdi Jeltzaleak esandakoa bete egiten du. Hori da gure balio erantsia, hori da gure bermea. Beharrezkoak diren urratsak emango ditugu, biak ahalik eta lasterren garatzeko bidean egon daitezen”.
Era berean, alkategaiak azaldu du bere taldeak alokairurako laguntzak sustatuko dituela: “nola? Egungo prezioak aztertuz, debarren egoera aztertuz eta errealitate horretara benetan egokitzen diren laguntzak herritarren esku jarriz. Datu bat jakin dezazuen nahi dut: 2022an 5.000 euroko partida bat egon zen alokairurako laguntzetara bideratua, eta horietatik 1.500 euro baino ez ziren erabili. 2023an dirulaguntza murriztu dute. Galdera hauek egiten dizkiot neure buruari: Zein izan da arrazoia? Behar bezala aztertu al da Debako errealitatea? Datu deigarriak dira. EAJ-PNV alkatetzan badago, alokairuetarako dirulaguntzak tresna eraginkorra eta eskuragarria izango dira”.
Amaitzeko, Alazne Txurrukak azpimarratu du Debako gazteek euren etorkizuna bere herrian eraikitzea merezi dutela: “EAJ-PNV zuen ondoan egongo da hori horrela izan dadin, hitzetatik ekintzetara pasatzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31