Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk herri irisgarriagoaren alde egin du, garraio publiko sare indartsuarekin
Horretarako, erdiguneko hainbat kale berrurbanizatzea proposatzen du, hala nola, Arkitekto Lizaur, Obispo Otadui edota Kale Zaharra, baita landa eremuko bide zein pasealekuak ere.Irisgarritasuna lehen mailako eskubidea da, denok dugulako batetik bestera samur eta segurtasunez mugitzeko eskubidea. Herri-aginteriek, jakina, mugikortasuna zeinirisgarritasuna bermatu behar die herritarrei. Haiek dira mugikortasun zein irisgarritasunhorren erantzule nagusiak dira herri agintariak.
‘Oñatin oraindik asko dira herritar askorenirisgarritasunean trabak jartzen dituzten barrera arkitektonikoak’ azaldu du alderdi jeltzalekoalkategaiak, Amaia Erostarbek. Hori dela eta, Oñatiko EAJ-PNVk herri atseginagoaren eta irisgarriagoaren aldeko apustua egin du. Horretarako, erdiguneko hainbat kale berrrubanizatzea proposatu du; hala nola, Arkitekto Lizaur, Obispo Otadui eta Kale Zaharra. `Gure helburua da kale horiek beharbezala asfaltatzea eta irisgarri jartzea, gauregun ez baitute oinarrizko eskubide horibermatzen’, adierazi du Amaiak.
Era berean, EAJ-PNVk anbulatoriotikGipuzkoako Artxibo Historikoarenbidegurutzera doan bidea hobetzea proposatudu; baita San Martin auzoko etxeak eta hirigunearen arteko lotura nola egin aztertzeaere. Horrekin batera, landa-auzoetanhobekuntzak egiten jarraitzea ere aurreikustendu EAJk: argiteria jarri oraindik jarri gabe dagoen auzoetan, pistak eta bideakkonpontzen jarraitu, ur potablea eramanoraindik ez daukaten baserrietara…
Garraio publiko sarea indartzea, mugikortasunaren arloko apustu nagusia
Mugikortasunari dagokionez, ‘Oñati ez dagobehar bezala komunikatuta inguruko herri eta hiriekin ', adierazi du Amaiak. ‘Are gehiago, behin baino gehiagotan entzun dugu herritarrenahotan Oñati erdi isolatuta dagoela, XXI. mendean bizi garen arren ', gaineratu du.
Jeltzaleen alkategaiak azaldu duenez, ‘isolamendu horren arrazoi nagusietako bat da Oñatin eta San Prudentzion dugun garraiopublikoak oraindik ere ez duela ase oñatiarrenbeharrizana leku batetik bestera mugitzeko’.
Hori horrela, Oñatiko EAJ-PNVk Oñati eta San Prudentzio arteko herribus zerbitzua indartzeaproposatzen du, herritarrei garraio publiko sareegokiagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko, egungo beharretara egokituta;, modu horretan, Oñatik lotura hobea izan dezake inguruko herrizein hiriekin. Era berean, EAJ-PNVk udalerribarruan mugikortasun jasangarria sustatzea du helburu eta horretarako bizikleta eta autobuselektrikoaren erabilera aztertzea proposatzenditu.
EAJ-PNVrentzat lehentasunezkoa da oñatiarren ongizatea bermatuko duen udalerriatsegina, jasangarria, irisgarria eta inklusiboaeraikitzea, mundura zabalik dagoen udalerriaeraikitzea, eta horrela izan dadin lan egingodugu ', adierazi du Amaiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31