Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/24

Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko proiektua bultzatzeko konpromisoa adierazi du EAJ-PNVk

Deba ibaiko estuarioko plan berezia berriz martxan jartzeko lan egingo dute Mutrikuko eta Debako EAJ-PNVk elkarlanean, Reyner enpresaren eraikin zaharra eraitsi eta inguru guztia birgaituz
Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko proiektua bultzatzeko konpromisoa adierazi du EAJ-PNVk

Urte asko dira Reyner enpresak bere lantegia Itziargo poligono industrialera lekualdatu zuela, eta, ordutik, enpresak Ondarbeltz hondartzaren ondoan zuen eraikina itxita dago. Urte hauetan guztietan eraikina hondatuz joan da, eta gaur egun “egoera tamalgarrian” dagoela adierazi dute Ion Gambrak eta Alazne Txurrukak, hurrenez hurren, Mutrikuko eta Debako EAJ-PNVren alkategaiek. “Eremu hori gune degradatu batean bihurtu da, eta segurtasuna arazoak ere badaude; beraz, beharrezkoa da Deba ibaiko estuarioko plan bereziari berriz heltzea, Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko” gaineratu dute.

Horretarako, beharrezkoa da Mutrikuko eta Debako udalen arteko elkarlana, plan berezia onartu eta proiektuari berriz ekiteko, Deba ibaiko estuarioko plan bereziak bi herriak elkarten dituen zubitik itsasorainoko eremua hartzen baitu. Gambra eta Txurrukak gehitu duenez, “horretarako hainbat pauso eman ziren aurreko legealdian, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Ingurumen ministeritzarekin bilerak ere egin ziren. Debegesak aurreproiektu bat ere idatzi zuen, baina urteak pasa dira eta ez da aurrerapausorik eman”. Hala, Mutrikuko eta Debako EAJ-PNVko alkategaiek legealdi honetan proiektu hau bultzatzeko konpromisoa adierazi dute. 

Jakinarazi dutenez, lehen egitekoa Reyner enpresaren eraikin zaharra eraistea izango da. Baina Gambra eta Txurrukaren hitzetan “hori lehen pausoa bakarrik izango litzateke, ondoren eremu guzti hori birgaitu behar delako” Urazamendi auzoa eta Ondarbeltz hondartza zerbitzu egokiz hornitzeko. “Bide batez, pasealeku berrian amaitu gabe geratu zen zatia ere bukatu ahal izango litzateke”, zehaztu dute EAJ-PNVko alkategaiek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube