Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/21

Eneko Goia: “Bertako sortzaileak protagonista izango diren kultur-gune berriak sustatuko ditugu”

Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak esan du, Kultura hiriko ekonomia- eta gizarte-motoreetako bat izan dela, dela, eta izaten jarraituko duela
Eneko Goia: “Bertako sortzaileak protagonista izango diren kultur-gune berriak sustatuko ditugu”

Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagai Eneko Goia Lasok hiriko kultur-eragilererkin hainbat bilera egin ditu azken hilabeteetan, eta bertan adierazi die kulturak hiriko ekonomia- eta gizarte-motoreetako bat izaten jarraitzen duela, eta honakoa gaineratu du: “Kulturak gure nortasuna erakusten du hiritik harago, baita herrialdetik harago ere; beraz, ezinbestekoa da sortzaileak babesten jarraitzea, Donostia kultur erreferente izaten jarrai dadin”.

Horran harian, azpimarratu du, kultura Donostiako ekonomia- eta gizarte-motoreetako bat izan dela, dela eta izaten jarraituko duela: “Hori horrela izan da eragile guztien esfortzuari esker; une honetan da, duen dinamismoa dela-eta, hain zuzen ere, hirian dugun kultur etxe kopurua eta programatzen diren ekitaldi guztiak – egunero 20 baino gehiago – direla-eta; eta izaten jarraituko du eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlanari esker, sortzaileei, artistei, promotoreei edo teknikoei aukerak sortzen lagunduko duelako, eta horri esker, ekitaldi, ikuskizun eta adierazpen artistiko gehiago izango ditugu donostiarrok disfrutatu ahal izateko”.

Horrenbestez, Eneko Goiak oinarrizko kultura indartzearen alde egin du, hau da, Kultur Etxeen zein Liburutegien sarea hobetzearen alde. Izan ere, hiritarrek asko maite duten zerbitzua da. Eta zerbitzu horrek partekatutako hausnarketa bat egin behar du modu berritzaileak bilatzeko aro berriei egokitzeko. Ildo beretik, bere konpromisoa azaldu du, Liburutegi Nagusia berritzeko, irakurketa ohitura berriei egokitzeko, baita Bidebietako Kontadores eraikina hiriko Kultur Etxeen sarean integratzeko, etorkizuneko Kultur Etxea nolakoa izango den proiektatzeko.

Hortaz, esan du, hausnarketa prozesu horrek balioko duela hirian martxan dauden zabaltze-hirigintza jardueren ondorioz sortuko diren beharrei erantzungo dieten kultur etxe berriak aurreikusiteko, diseinatzeko eta bideragarritasun proiektuak lantzeko. Gainera, Eneko Goiak bere asmoa azaldu du, Espainako Gobernuari Pio XII. Eraikinaren lagapena eskatzen jarraitzeko, Amaran kulturaren erreferente izango den zentroa egiteko.

Bertako sortzaileen aldeko apustua

Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagai Eneko Goiak gogorarazi du, osasun larrialdi egoeran izan ginean Donostia aitzindari izan zela, izan ere, kultur jarduera berreskuratu zuen lehen hiria izan zelako eta bere festibalen alde egin zuen hiri bakarra izan zelako. Izan ere, hori zen artistei zein kultura sektore guztiari babesa bermatzeko modua.

Horiek horrela, Goiak honakoa azpimarratu du: “Donostia euskal sortzaileen erakusleiho handi bat da eta programadoreen erreferente izaten jarraitu behar du. Era berean, sortzeko gune berriak zabaldu behar ditu, eta bertan, San Telmo Museoa eta Tabakalerak paper garrantzitsua jokatuko dute. Hortaz, gure apustua argia da: eragile publiko eta pribatuen arteko sinergiak indartzearen alde egiten dugu, bertako sortzaileen alde egiten duen hiri-erreferente izaten jarraitzeko”.

Donostia eta artea

Azken urteetan Donostiak artearen ekosisteman jokatzen duen papera indartu da. Horren harian, Eneko Goiak hurrengo urteetan hirira iritsiko diren bi mugarri aipatu ditu, hain zuzen ere, Donostia artean erreferente izaten lagundu duten bi bertako sortzaile unibertsaleen lana goraipatuko duten bi mugarri: Esther Ferrer eta Eduardo Chillida.

Goiaren hitzetan, “hurrengo legealdian Esther Ferrer-ek Zenbaki lehenen poema artelana estreinatuko du, Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren gainean sortuko den Gipuzkoa plazaren tamaina duen lorategi plazan. Eta plaza berri horrek Urumea Egiarekin lotuko du Tabakaleraren bitartez”.

Gainera, 2024ean Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko da, eta horretarako, alkate eta berrautaketarako hautagai jeltzaleak proposatu du, data ospatzea Chillida Bidea sortuz, hain zuzen ere, Haizearen Orrazia eta Chillida Leku oinez zein bizikletaz lotuko dituen bidea. Helburua da bide horretan zehar dauden eskulturen balio artistiko eta arkitektonikoa, artea eta eraikin bereziak balioan jartzea.

Ikus-entzunezko Hub-a

Amaitzeko, Eneko Goiak azpimarratu du, kultura sortzen eta eskaintzen duen eragileen arteko elkarlana dela hiriak duen kultura-eskaintza handiaren arrakastaren giltzarria. Hortaz, segidako erronka jarri du: “Donostia ikus-entzunezko edukien sorkuntzaren hiria izatea, Eta horretarako, EiTB, Tabakalera, Zienamaldia eta Donostia Kulturaren parte hartzea izango lukeen ikus-entzunezko Hub-a sortuko litzateke”.

Eta hori guztia beste hainbat apustu estrategiko ahaztu gabe, besteak beste, hiriko Arte Galerien arteko elkarlana; edo arte, musika, dantza, antzerkia, zinea edo beste hainbat adierazpen artistiko berrien jarduerak egitearen alde jarraitzeko apustua. Izan ere, Donostiaren irudia, nortasuna eta kulturaren proiekzioa indarzen dute.

Horrenbestez, hautagai jelzaleak segidakoa adierazi du: “Hiriak mota guztietako kultur adierazpenak behar ditu. Eta horiek, eskaintza publikoak sortzen dituenekin eta Udalak lagundu behar dituen eskaintza berriekin batera, donostiarrok kulturarekin gozatzeko aukera izaten jarraituko dugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube