Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak konpromisoa hartu du hurrengo legealdian Anoetako Kirol Hiria berritzeko lanak hasteko
Miniestadioaren modernizazioa, Illunbe erabilera anitzerako azpiegitura bilakatzea, Gasca eta Atano III. berritzea lehentasuna dira alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiarentzatDonostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagai Eneko Goia Lasok adierazi du, hurrengo legealdia Anoetako instalazioak berritzeko legealdia izango dela, hain zuzen ere, miniestadioa modernizatzekoa, Illunbe erabilera anitzerako azpiegura bilakatzekoa, eta Gasca eta Atano berritzekoa. Bere iritziz, behin Anoetako Estadioa berrituta, gainerako instalazioak berritzeko unea da.
Eneko Goiak Anoetan aurkeztu ditu gaur goizean Donostia nazioartean erreferente izateko kirol eta osasun bizi kalitate mailagatik. Eta aurkezpena egin du behin hainbat kirolari eta eragileren ekarpenak jaso ondoren.
Goiak gogorarazi du, Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldudiaren eta Real Sociedad-aren arteko akordioari esker Anoetako Estadioa berritu dela, eta bertan, gutxi gorabehera 78 milioi euroko inbertsioa egin dela. Gainera, urtearen amaierarako aurreikusita dago miniestadioa berritzeko lanei ekitea, atletismoa egiteko eta errugbian jokatzeo instalazioa. Eta horrekin batera, Zubietako hockey zelaiaren lanak amaitzear daudela hipodromoaren ondoan.
Hurrengo legealdirako, Goiak hiru instalazio berritzeko helburua jarri du: lehena, Illunbe, hiriak behar duen erabilera anitzeko instalazioa izateko; bigarrena, Josean Antonio Gasca kiroldegia eta Atano III pilotalekua; eta hirugarrena, Belodromoa – atletismo pista berritua duen instalazioa.
Eneko Goiak nabarmendu du, Donostiak bere tamainako hiri askok eduki nahiko luketen instalazioak dituela. Baina aitzitik, zaharkituak gelditzen ari dira. Horregatik honako konpromisoa hartu du: “Anoetako kirol hiria modernoa eta puntakoa izatea, eta bertan, Illunbeko erabilera anitzeko instalazioa integratzea”.
Goiak Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren lankidetza eta finantziazioa lortzearen aldeko aldarria egin du, izan ere, instalazio hauen guztien erabilera askotan hiritik harago doa. Hori dela eta, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin hasitako elkarlanarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, bi erakunde horiek ere instalazioen berrikuntzan inplikatzeko. Hautagai jeltzaleak adierazi du, behin akordioa lortuta, hiriko eragileekin egoteko unea izango dela euren beharrak kontuan hartuta kirol hiriaren berritzeko.
Eneko Goiak esan du, egin beharreko inbertsioak handiak direla, eta horregatik lan egiten jarraituko dugu gainerako euskal erakudeen laguntza lortzeko.
Kirol urbanoa
Egun Donostiak 17 kiroldegi ditu. Laster Bretxan kirol anitzerako pista berria zabalduko da, eta hurrengo urteetan Merkaer-en kirol instalazio berria egingo da, hain zuzen ere, Herrerako futbol zelaia ordezkatuko duen instalazioa. Horiek horrela, Eneko Goiak azpimarratu du, azken urteetan hainbat gimnasio berritu direla – Benta Berri, Paco Yoldi edo Bidebieta – eta asmoa dela beste hainbat instalazio berritzen jarraitzea, besteak beste, Etxadi edo Intxaurrondoko gimnasioak edo Antiguo eta Igeldoko frontoiak; eta segidako konpromisoa hartu du: “Hirian dauden instalazioak bilduko dituen katalogo bat egingo dugu”.
Horrenbestez, berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak aipatu du donostiarren %70 kirola praktikatzen duela maiztasunarekin, eta horietako askok muduko kiroldegirik onenean egiten dutela, hiriko pasealeku eta parkeetan.
Hortaz, kirol urbanoaren plana garatzearen alde egin du, hain zuzen ere, kirola aire librean egiteko ibilbideak eta lekuak bilduko dituen plana, eta gainera, parkour edo kalistenia bezalako modalitate berriak egiteko tokiak. Horiek horrela, gogoratu du kirol berri horiek laster Benta Berrin edo Arrobitxulon instalazioak izango dituztela.
Eneko Goiak, halaber, Urumeak arrauna bezalako uretako kirolak egiteko eskaintzen dituen aukerak baliatzearen alde egin du, baita surfarekin lotura duten ekimenak sustatzeko ere, hain zuzen ere, kirol-, gizarte, eta ekonomia-ekimenak, surfaren eta itsas-inguruaren zaintzaren gaineko ikerketa eta sentsibilizazio proiektuak erakarriz.
Emakumeen kirolari, kirol-ekintzei eta kirol-ekitaldiei bultzada
Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaia harro azaldu da Donostia emakumeen kirolean erreferente delako, hiriko klubek egiten duten lanari esker. Izan ere, goi mailan lehiatzen dute eta gainera estatuan zein nazioartean arrakasta handiak lortzen dituzte. Ildo beretik, eskola kirolan zein gazteen kirolan berdintasuna sustatzenaren alde egin du, bultzada horrek klubek egindako lanari esker lortutako maila mantentzen lagunduko duelako.
Era berean, Goiak azaldu du, kirol instalazioen erabileren datuak osasun-larrialdiaren aurreko mailara iritsi direla, eta horrek erakusten duela donostiarrek kirol asko egiten dutela. Horregatik, Kirol Txartelaren erabilera sustatzearen alde azaldu da, baita herri kirolak susatzearen alde, etaa bereziki, Kontxako estropadak.
Azkenik, Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du nazioarteko kirol ekitaldiak hirian antolatzen jarraitzeko: “Behobia-Donostia, Maratoia, DonostiCup, Donostiako Klasikoa, Itzulia Women, Frantziako Tourraren irteera edo TOP 14ko finalerdiek nazioartean ospea ematen diote hiriari, eta jarduera eta abestasuna sortzen dute hirian. Horregatik, horrelako ekitaldiak hartzen jarraitu nahi dugu eta Donostiako hautagaitza babesten jarraituko dugu 2030eko Munuduko Futbol Txapelketa hirian hartu ahal izateko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31