Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/18

Loreto Osa: “Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da Pasaiari behar duen bultzada emateko eta EAJ-PNV da hori berma dezakeen alderdi bakarra”

Loreto Osa alkategaiak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak bilera egin dute Pasaiako portuko instalazioetan
Loreto Osa: “Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da Pasaiari behar duen bultzada emateko eta EAJ-PNV da hori berma dezakeen alderdi bakarra”

“Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da Pasaiari behar duen bultzada emateko, eta EAJ da talde-lan hori berma dezakeen alderdi bakarra”. Loreto Osa alkategaiaren hitzak dira. Bilera bat egin du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuarekin eta Jokin Telleria Portuko Agintaritzako presidentearekin, Gipuzkoako dartsenaren hurrengo helburu eta erronkei heltzeko.

Erakundeen arteko lankidetzari esker, 162 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da Pasaian, udalerria eraldatzeko. “EAJk apustu sendoa egin du eta erabateko inplikazioa erakutsi du Pasaia ekonomia, hirigintza, gizarte eta kultura aldetik biziberritzeko. Gainera, aurreikusitako inbertsioek enplegua sortzen lagunduko dute”, azaldu du Osak. Izan ere, inbertsio hori 12 proiektutan gauzatuko da, besteak beste, topoa lurperatzea, Lezo eta Pasai Donibane lotuko dituen bidegorria, edo Herrera iparraldeko SPRI Taldearen eraikin berria. “Proiektu horiek guztiek nabarmen hobetuko dute pasaitarren eta inguruko pertsonen bizi-kalitatea”, ziurtatu du hautagai jeltzaleak.

Ekonomia urdinari bultzada

Bileran, Portu Agintaritzaren helburu nagusien berri eman da; besteak beste, kaietarako irisgarritasuna hobetzea, ingurunearekiko eta inguruko udalerriekiko (tartean, Pasaia) iraunkortasuna bultzatzea eta ahalik eta portu eraginkorrena lortzea. Alde horretatik, Arantxa Tapiak gogorarazi du Oarsoaldea Eskualdeko Plan Estrategikoak, 2021ean onartutakoak, Eskualdeko Proiektu Traktore gisa definitzen duela, besteak beste, Pasaiako Portua Biziberritzea. Hala, sailburuak iragarri du Herrerako eraikin berriaren obra laster hasiko dutela. “Sei milioi euroko inbertsioa da, eta gune berri honetan Adinberri proiektuari lotutako zerbitzu-enpresak eta ekonomia urdineko enpresen poloari lotutako beste batzuk izango dira. 4.941 metro koadroko azalerarekin, 22 lokal eta lurpeko 51 aparkaleku barne izango ditu”, Tapiak zehaztu duenez. Ekonomia urdinean itsasoak eta ozeanoak berrikuntza eta hazkunde ekonomikoaren eragile dira, ingurumena errespetatzen duten ekintzetatik abiatuta.

EAJko alkategaiak zehaztu du pasaitarren bizi-kalitatea hobetzeko eta Pasaia eraldatzen jarraitzeko “ezinbestekoa” izango dela gainerako erakundeekiko harremanak bultzatzea eta sendotzea: "Hainbat administrazioren arteko lan-ildoak ezarriko ditugu, herritarren erabilerarako eta gozamenerako espazioak sortu eta aprobetxatzeko. Halaber, Pasaian aisialdiko jarduerak egiteko espazio estaliak sortuko ditugu. San Pedro kaia berreskuratu eta oinezkoentzat jartzeko apustua egingo dugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube