Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/18

Ekonomia sendoaren alde eginez, herriko merkataritza eta ostalaritzaren indarberri-tzean jarriko du fokua Oñatiko EAJ-PNVk, lehen sektorea ahaztu gabe

Egun merkataritza eta ostalaritzaren alorrean dauden ekimenak man-tendu, indartu eta berriak aztertu eta martxan jartzeko lan egingo du Eusko Alderdi Jeltzaleak: digitalizazio programak, kontziliazio-plana, Oñatiko erosketen pasaportea, merkataritza eta ostalaritza establezi-menduen gida…
Ekonomia sendoaren alde eginez, herriko merkataritza eta ostalaritzaren indarberri-tzean jarriko du fokua Oñatiko EAJ-PNVk, lehen sektorea ahaztu gabe

Ekonomia oparo batek herri baten zein bertako herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzen dituen heinean, Oñatiko EAJ-PNVk tokiko ekonomiaren garapenaren aldeko apustu irmoa egiten du.

Oñatik industria ehun sendoa eta indartsua du. Lurralde, estatu zein nazio mailako pisua duten industriaz inguratuta dago eta herriaren eragile ekonomiko nagusienetako bat da, oñatiar asko baitira herriko lantegietan lan egin dutenak.

Hori horrela izanik, eta Oñatiko herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatu zein hobetzea ardatz eta jomuga hartuta, EAJ-PNVk industria ehun indartsu horri heltzea du helburu, ‘horretarako gure eskura dauden baliabide guztiak martxan jarriz’ azaldu du Amaia Erostarbek, Oñatiko EAJ-PNVren alkategaiak. Besteak beste, lur industrial erreserba bermatzeko lan egingo du EAJk.

Industriaz gain, tokiko merkataritza eta ostalaritza ere aipatu ditu Amaiak. ‘Herriko denda, taberna zein jatetxeak dira, bereziki, gure herriari bizia ematen diotenak. Zer izango litzateke gure herria denda, taberna edo jatetxerik gabe? Esaterako, zer izango litzateke pelukeriarik, harategirik, periodiko-dendarik, zapata-dendarik edo botikarik gabe? Zer izango litzateke Oñati ekintzaile horiek eta haien lana gabe?’ aipatu du hautagaiak.

Ildo horretan, aipatu sektoreok Covid-19aren eraginez jasandako geldiunea ekarri du gogora. ‘Pandemiak gogor jo zuen sektorea eta, neurri batean, guri dagokigu orain neurriak hartzea bere lekua galdu ez dezan herrian: punta-puntako formakuntza eskaini digitalizazioan aurrera egin dezaten, kontziliazio-plana proposatu denden ordutegiaren inguruan hausnarketa sustatzeko (ekintzaile horietako asko emakumeak dira), babesa eskaini merkataritzaguneekin bizirauteko’.

Hori horrela, EAJ-PNVk herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren indarberritzean jarriko du fokua, ‘gaur egun dauden ekimen eta ekintzak mantenduz, indartuz eta, noski, berriak aztertu eta martxan jarriz. Adibidez, PERCOn, dagoeneko, jasota dauden merkatarientzako digitalizazio programak indartzea proposatzen dugu; era horretan, alor digitalean punta-puntako formakuntza jasota eta behar bezala menderatuta, bezeroekiko salerosketa-harremana bai aurrez aurre, bai digitalki egiteko aukera eduki dezaten eta sustatu dezaten’ . Oñatiko erosketen pasaportea ekimena edota merkataritza eta ostalaritzaren gida osatzea ere aipatu dituzte jeltzaleek proposamen gisa. ‘Gure helburua da Oñatiko erakusleihoetara zein tabernetara denok buruan eta begian gordeta dugun irudia eta itxura bueltatzea, eta horretarako lan egingo dugu, beste herrietako ereduak aztertuz, ekintza berriak sustatuz eta, bereziki merkatari eta ostalariekin elkarlana indartuz”, gehitu du alkategai jeltzaleak.

Lehen sektorearen zaintza bermatuz

Oñatiko ekonomiaren garapena bermatzeko, ordea, EAJ-PNVk ezinbestekotzat jotzen du lehen sektorearen zaintza eta sustapena ere. ‘Horretarako landa auzoak eta baserri inguruak zainduko ditugu, bertako beharrei erantzuna emanez’.

Era berean, Oñatiko basoen zaintza Gipuzkoako Foru Aldundiaren ‘Basotik’ Fundazioaren bitartez indartzea proposatzen du. Basotik Fundazioak basoak birlandatu eta modu iraunkorrean kudeatuz, lurraldearen biodibertsitatea babestu eta klima-aldaketari aurre egitearekin batera, enplegua sortu eta herritarren bizimodua hobetzen duen jarduera ekonomikoa sustatzen du, ‘horregatik bide bikaina iruditzen zaigu ekonomiaren eta gure basoen garapen eta biziraupen hori bermatzeko’, azaldu dute jeltzaleek.

‘Helburua argi dugu. Eta baita modua ere: elkarrekin eta elkarlanean egingo dugu aurrera, batera’.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube