Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk tokiko merkataritza berezi, hurbil eta kalitatezkoaren aldeko apustua egingo du
Maria Ubarretxena alkategaia: “Jon Apraiz IBAI ARTE elkarteko arduradun gisa ibilbide kontrastatua duen pertsona da, esperientzia eta ilusio handikoa, eta gure denda, taberna eta negozioen alde lan egiteko eta ekarpenak egiteko gogo handiarekin batu da nire lantaldera”.EAJ-PNVk 2023 – 2027 legegintzaldirako egindako proposamenen artean, tokiko merkataritzara bideratutako jarduerak nabarmentzen dira. Maria Ubarretxena alkategai duen alderdiak merkataritza biziberritzeko Plan Integrala iragarri du, tokiko merkataritzari eta negozio berriei zuzendutako jarduera zehatzekin. Arrasatek hirugarren sektoreko parkea du, bertako merkataritzako 283 establezimenduk eta 117 ostalaritza-establezimenduk osatua. Horien artean 26 jatetxe eta janari-postu eta 91 taberna daude.
“Azken urteak ez dira errazak izan Arrasateko merkataritza eta ostalaritzarentzat; pandemia, lehengaien prezioen igoera…, eta ezin dugu onartu gure herrian beste establezimendu bat ixtea. Arrasate bizi bat nahi dugu, eta gure dendak eta tabernak funtsezkoak dira horretarako, eta funtsezko zeregina izaten jarraitzea nahi dugu. Gure herriaren esentziaren parte diren negozioen ondoan egongo gara”, nabarmendu du Ubarretxenak.
Ubarretxenak azpimarratu duenez, “nire taldeko kide da Jon Apraiz, IBAI ARTEren arduradun bezala ibilbide kontrastatua duen pertsona, esperientzia eta ilusio handia duena eta Arrasate hobetzen aurrera egiten jarraitzeko gure proiektura batu dena; ekarpenak egiteko eta gure denda, taberna eta negozioen alde lan egiteko gogo handia duena”.
Plan integrala: belaunaldi aldaketa errazteko zerbitzua, lokalak egokitzeko laguntza ekonomikoak, negozioen kudeaketa hobetzeko eta salmenta teknika berriak, baita kaleetako jarduerak ere.
Jeltzaleek iragarritako Plan Integralak ondoko proposamenak jasotzen ditu:
1.- Negozioetan belaunaldi-aldaketarako laguntza-zerbitzu berri bat sortzea. Zerbitzu horretan, eskualdatu edo alokatu nahi diren saltokietako lanpostu hutsei buruzko informazio guztia batuko da, eta, era berean, ekintzaile-poltsa bat edo saltoki bat erosteko edo alokatzeko interesa duten pertsonen poltsa bat ezarriko da. Azken batean, belaunaldi-aldaketa eta negozio-eskualdaketa errazteko zerbitzu integrala.
2.- Lokalak indarrean dauden araudietara egokitzeko, EAJ ARRASATEk proposatu du laguntza-lerro berri bat diseinatzea, merkataritza-lokaletan egin beharreko lanak ordaintzeko, indarrean dauden arauetara egokitzeko: irisgarritasuna, minusbaliatuentzako komunak, etab.
3.- Negozioen kudeaketa hobetzeko proposatutako beste laguntza-ildo batzuk honako hauek dira: digitalizaziorako laguntzak, sare sozialak kudeatzeko laguntzak eta salmenta-teknika berriak, hori guztia kontsumitzailearengana iristeko helburuarekin.
4.- Negozio berriak sortzen laguntzeko, zerga-laguntzak ezarriko dira, baldintza onuragarriekin, bai eta titulartasun-aldaketetarako dauden araudietara egokitzeko malgutasuna ere. Jarduera berriak hasteko aukera egongo da, obrak egin beharrik gabe, negozioa aurrera ateratzen den ikusi arte.
5.- Kaleen dinamizazioa indartzea asmo handiko programa baten bidez. Programa horrek adin guztietarako kontzertuak, emanaldiak eta jarduerak aurreikusten ditu Arrasateko kale eta plazetan, giroa sortzeko, bizia emateko eta jendea erakartzeko.
Azken finean, Maria Ubarretxena EAJko alkategaiak nabarmendu duenez, “gure proposamen guztien helburua Arrasate eskualdeko erakarpen komertzialeko gunea izatea da, berezia, gertukoa eta kalitatezkoa”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31