Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ pozik agertu da Arbeseko Egoitza errealitate delako
Iridoy “Irunen sare bat osatu behar dugu, hauskortasun egoeran dauden pertsonak alde batera gera ez daitezen, edonondik datozela ere, modu eraginkorrean eta gainerako erakundeekin koordinatuta. Hori da nahi dugun eta defendatzen dugun Irun”EAJ-PNVtik urteak daramatzagu Arbesko Egoitza lehenbailehen errealitate bihurtzeko lanean. Hori dela eta, GFAko Gizarte Politiketako diputatua den Maite Peñak, bertako Gobernu Kontseiluan ezagutzera eman ondoren, Irunera hurbildu da, Irungo Udaleko gure alkategai den Xabier Iridoyrekin batera, Irungo Herritarren Foroari albiste on eta desiratu honen berri emateko. Topaketan Peñak jakinarazi duenez, “azken urteotan bizi izan ditugun egoerek moteldu egin dituzte eraman nahi genituzkeen erritmoak, kontratuen lege berria, Covid-a… baina bizi izan dugun guzti honi esker ikasi dugu eta ezagutza guzti horrekin proiektua hobetu dugu. Eta, gaur, 2023ko maiatzaren 16an, esan dezakegu Arbeseko Egoitzak dagoeneko obrak eta kudeaketa esleituta dituela, eta 2026an egongo dela martxan”.
Albiste on horren aurrean, Iridoyk nabarmendu nahi izan du “Arbeseko egoitzak balio handiko ekarpena egingo dio Iruni, eta etorkizuneko zainketetarako trantsizioa gauzatzen lagunduko du gainera. Hurbiltasunezko eta konfiantzazko zainketak balioan jarri behar ditugu. Eredu hori da EAJtik defendatzen duguna”. Gainera, nabarmendu nahi izan du “urte hauetan guztietan Irungo EAJk behar bezala landu eta definitu ditu Udalak egin ditzakeen hobekuntza guztiak, hirugarren sektorearekin lankidetzan, kalteberatasun- eta/edo bazterkeria-egoeran dauden pertsona guztiak artatzeko, adinekoak izan, helduak, nerabeak edo haurrak. Eta argi daukagu Irundik hurbiltasunetik eta zeharkako planekin jardun behar dugula, Udalaren eta gainerako erakunde eta eragile sozial eta sektorialen arteko konpromisoan eta lankidetzan oinarrituta. Gaur egun, herritarrek ez dute lankidetza hori aintzat hartzen eta tinko eskatzen dute”. Hala berretsi dute, gainera, bileran izan diren Irungo Herritarren Foroko kideek. Eskerrak adierazi dute eta baita poztasuna ere.
Amaitzeko, Xabier Iridoyk azpimarratu du “Irun are harroago sentitzeko moduko hiri bat sustatu dezagun. Sare bat egingo dugu, hauskortasun-egoeran dauden pertsonak alde batera gera ez daitezen, edonondik datozela ere. Eta zerbitzu horiek pertsonengandik hurbil egon behar dute, eta irisgarriak izan behar dute. Egungo hiriek pertsonen arretarako sistema guztiak integratzea lortu behar dute, eta hori da arreta soziosanitarioko sistema eredugarri bat finkatzeko bidea. Hori da EAJk Irunen defendatzen duen eta defendatzen jarraituko duena”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31