Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak ibilbide berde handi bat sortuko du hiriko parkeak lotzeko
Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagaiak proposatu du bide berde bat sortzea hiri-berroneratzearen tresna bezalaDonostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagai Eneko Goia Lasok Bide Berdeak proiektua aurkeztu du gaur goizean. Bide Berdeak proiektua hiriaren ekialdeko parkeak lotuko dituen oinezkoentzako bidea da, eta horri esker, bide zabal bat sortuko da, hain zuzen ere, hiriko natur-guneak balioan jartzeko eta babesteko balioko duen bide berdea, eta gainera, hiri-eraldaketa tresna izango da eredu atseginago batetara.
Goiak ekimena aurkeztu du gaur goizean Altzako Larres parkean, hain zuzen ere, hiri-eremu naturalen ibilbide horren zati izango den parkean. Eneko Goiak esan duenez, gune horiek eguneroko ajetik aldentzen laguntzen digute, atseden hartzeko, arnasa hartzeko eta ondo pasatzeko. Eremu horiek Bide Berdearen bidez lotuko ditugu, hiriko eremuak eta berdeguneak elkarren artean lotzen lagunduko digun ibilbidea.
Donostiak hogeita hamar parke eta lorategi handi inguru ditu, hirian integratuta dauden mendi eta hondartzez gain, hau da, 21 m2 inguruko azalera berdea biztanle bakoitzeko, OMEk bizi-kalitatearen adierazle gisa ezartzen duen batez bestekoaren ia bikoitza.
Dagoeneko existitzen diren espazio horiez gain, Goiaren iritziz, garrantzitsua da gune berde gehiago izateko lanean jarraitzea. Horiek horrela, hiria berroneratzeko proiektu guztiak eremu berde berriak izango dituzte, herritarrek naturguneak izan ditzaten euren arteko harremanak sendotzeko eta naturaz gozatzeko.
Hortaz, Jolastokieta, Lorategi Hiria edo Loiolako Kuarteletako etorkizuneko garapenen ardatz nagusiak plaza eta lorategiak izango dira, hain zuzen ere, hiria atseginago eta jasangarriago bihurtuko duten plazak eta lorategiak.
Bide Berdeak
Bide Berdeak ibilbidearen bitartez, Eneko Goiak 14 kilometroko eraztun berde handi bat sortuko du, hain zuzen ere, Cristina Enea, Ametzagaña, Ibai Parkea, Lau Haizeta, Larres, Harria, Arrobitxulo, Ulia eta Zurriola hondartza lotuko dituen ibilbidea. Horrenbestez, segidakoa gaineratu du: “hiriaren ekialdeak duen ondare naturalari balioa emango diogu”.
Ibilbidea oinez zein bizikletaz egiteko pentsatuta dago, azken urteotan herritarren artean gehien hazi den garraio mota iraunkorra. Ekimena bidegorrietan oinarrituta dago, eta bere helburua da bide jasangarri eta osasungarrien sarea sortzea.
Azkenik, Donostiako alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak honakoa nabarmendu du: “Donostiarren ia %70 kirola maiztasunez egiten du. Korrika egitea, oinez ibiltzea eta bizikletan ibiltzea dira asko praktikatzen diren hiru jarduera. Beraz, ekimen honek ibilbide berri bat izatea ahalbidetuko du kirola eta natura uztartzea atsegin duten donostiarrei hiria beste ikuspegi batetik bizitzeko eta disfrutatzeko izan dezaten”.
Horiek horrela segidakoa esaten amaitu du: “Gure helburua argia da: Europan parerik ez duen hiria izatea; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko. Eta Bide Berdeak bezalako ekimenek donostiarren gozamen osasuntsuari ekarpena egingo diote”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31