Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/13

EAJ-PNVren hautagaitzak lehentasun osoa du Legorretan gazteentzako eta kolektibo kalteberentzako etxebizitza babestuak eraikitzea

Gaur eguerdian, Legorretako Herriko plazan, EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpena izan da, Aitziber Meabe alkategaia buru delarik eta berarekin batera izan dira Eider Mendoza, Gipuzkoarako Ahaldun Nagusigaia eta Olatz Peon Oria bailarako zerrendaburua.
EAJ-PNVren hautagaitzak lehentasun osoa du Legorretan gazteentzako eta kolektibo kalteberentzako etxebizitza babestuak eraikitzea

Aitziber Meabe alkategaiak, udaletxea lozorrotik ateratzeko beharra mahaigaineratu du, azken agintaldietan, gestio ezan eta inertzian erori baita erakundea.

Meaberen ustez, udaletxea ez dago herriaren mailan eta agintaldi berrian, atzean geratu diren arloak suspertu beharra daude, hala nola, babestutako etxebizitzak, industrialdea, kirol ekipamenduak (gimnasioa, piscina), tren geltokia eta erdigunean geratzen den, errepide zaharra ordez, saihesbide berria proposatu du.

Alkategaiarentzat, lehentasuna nagusia, gazteak emantzipatzeko eta kolektibo zaurgarrienei begirako babestutako etxebizitzak dira. Bere esanetan, Herriko 2 alderdien emaitzak alderatzeko agertu du EAJk udala gidatu zituen 16 urteetan 42 babestutako etxeak egin ziren eta EHBILDUren 16 urteotan, aldiz, ez dute babestutako etxe bakarrra ere egin.

Eider Mendozaren esanetan, 28an Aurrera egitea ala iraganera itzultzea dago jokoan

Eider Mendozak, bere hitzaldian, maiatzaren 28ko hauteskundeen garrantzian jarri du azpimarra. Gogoratu duenez, Gipuzkoak azken 8 urtetan aurrera egin du, eta honen adibide gisa jarri ditu langabezia erdira jaitsi izana edota industrian 2015 urtean baino 10.100 langile gehiago izatea. “Iraganean, Gipuzkoa paralisira eraman zuten arazoak gainditu ditugu, eta orain etorkizunera begira dagoen lurraldea gara. Beraz, hauteskundetan jokoan dagoena da aurrerabide horretan jarraitzea, edo iraganera itzultzea”, nabarmendu du, eta hauteskundetan parte hartzera deitu du, “etxean geratzeak ez baitu ezer konpontzen”.

Mendozaren esanetan, EAJ-PNVri sinesgarritasuna du, “hamarkadaz hamarkada herri honen ongizatea eraikitzen” egin duen lanagatik. “Gure aurrekoek lan handia egin dute eta gauden tokiraino ekarri gaituzte. Orain guri dagokigu ardura hori hartzea. Gure belaunaldiari dagokio datozen urteetan Legorreta, Tolosaldea eta Gipuzkoa bultzatzen jarraitzeko erronkari aurre egitea, eta ilusioz eta indarrez hartzen dugun konpromisoa da”, aldarrikatu du, gaineratuz belaunaldi berri horrek emakume aurpegia duela, “batez ere Legorretan”. Honela, Aitziber Meabe eta bere taldearen lanerako gaitasuna jarri du balioan, bere kudeaketarako gaitasuna eta lankidetzarekiko borondatea ere nabarmenduz. “Legorretak aurrera egitea merezi du, eta horretarako pertsonarik aproposena Aitziber Meabe da. Ez dizue hutsik egingo”, azpimarratu du.

Izaskun Zubeldiari aitortza

Ekitaldia amaitzerakoan, Legorretako EAJ-PNVren aldetik azken agintaldietan zinegotzia izan eta alderdiak bultzatutako zerrenda guztietan partehartu duen Izaskun Zubeldiari omenalditxoa egin zaio, bere lana, prestutasuna eta konpromezua eskertuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube