Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk herritarren laguntzarekin etorkizuneko Urnieta eraikitzen jarraitu nahi du
Urnietako EAJ-PNVren alkategai Jorge Seguradok esan du lan egingo duela Urnieta herri atseginago eta irisgarriagoa, gertukoa, inklusiboa, euskalduna, solidarioa, bizia, jasangarria, landa gunea zaintzen duena, parte hartzailea eta modernoa izan dadin.EAJ-PNVren Urnietako alkategai Jorge Seguradok eta Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek alderdi jeltzaleak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai-zerrenda aurkeztu zuten atzo.
Aurkezpena Lekaio Kultur Etxean egin zen, eta bertan hautagaitza osatzen duten pertsonek eta alderdikideek parte hartu zuten. Jorge Seguradok hautagai-zerrendako kideei hartzen duten konpromisoa eskertu zien, eta alderdikideei beregan jarritako konfiantza zerrendaburu izateko.
Alkatetzarako hautagaiak amaitzera doan legealdiaren laburpen bat egin zuen: “4 urte hauetan izan ditugun krisi desberdinek sortutako ezegonkortasunak markatutako legealdia izan da (Covid 19, Ukrainiako guda, inflazioa, energia eta erregaien kosteen igoerak…) eta hauek guztiek sortutako arazo horiei modu egokian erantzuten asmatu dugu”. Era berean, legealdirako aurrez ezarritako helburu garrantzitsuenak bete dituztela edo betetze bidean daudela gaineratu du.
Hurrengo 4 urteetarako, Jorge Seguradok eta bere lan-talde eraberrituak honako helburua dute: “Urnieta herri atseginago eta irisgarriagoa, gertukoa, inklusiboa, euskalduna, solidarioa, bizia, jasangarria, landa gunea zaintzen duena, parte hartzailea eta modernoa izatea”. Horiek horrela, helburua lortzeko ildo nagusiak aurkeztu ditu, hain zuzen ere, urnietarrak hartuko beharreko erabaki guztien erdigunean jarriko dituzten ildoak.
Horrenbestez segidako erronkak zehaztu zituen: “Pertsonen zaintzan fokoa jartzea; Urnietako gazteek beraien bizi proiektua herrian garatzeko beharrezkoak diren etxebizitza babestuak sustatzea; irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen jarraitzea; turismo jasangarria eta gertuko komertzioa indartzea; Ingurumena errespetatzea eta jasangarritasunaren aldeko apustua egitea; euskal eskola publikoarekin dugun konpromezua berritzea; komunitate sendo bat eraikitzea gure aberastasun kulturala eta gure hizkuntza, euskara balioan jarriz eta azkenik giza eskubideak bultzatu Urnieta berdintsuago, inklusiboago eta adeitsuago izateko”.
Eta helburu horiek lortzeko, Jorge Seguradok segidako lan-taldea osatu du: Agurtzane Mercader, Ana Pozas, Ainhoa Ostolaza, Mikel Martiarena, Mikel Artola, Iñaki Muro, Manuel Mayoz, Maribel Zumalakarregi, Amaia Vaquero, Beñat Goenaga, Maripi Sarasola, Lupe Martiarena, David Rosco, Rosa González eta Mikel Pagola
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31