Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Estrategia politiko sendoa eta elkarlana izango dira datozen lau urteetarako EAJ-PNVren zutabeak
Iker Aldazabal alkategaiak, udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, herriaren eta herritarren beharrei bidea emango dien talde sendo batek osatuaSoraluzeko EAJ-PNVk, Iker Aldazabal alkategaiarekin batera maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrenda aurkeztu du gaur. Talde “sendo” honek soraluzetarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko egingo du lan, azken urteetan udal gobernuan egindako lanari jarraipena emateko. Ekitaldian, halaber, Maria Eugenia Arrizabalagak, Deba-Urola barrutiko Batzar Nagusietarako zerrendaburuak, hartu du parte.
Horrela, alderdikideen eta herritarren aurrean egindako aurkezpenean, Aldazabalek eta bere lantaldeak lehentasun bezala, “herriarren eta herritarren beharrei bide ematea” ezarri dute eta, horretarako, bi izango dira zutabeak datozen lau urteetan: estrategia politiko sendo bat eta elkarlana, herriko eragileekin eta udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin. Lankidetzarako borondate honek gidatuko du Soraluzeko EAJ-PNVren ibilbide orria, Aldazabalek azaldu duenez.
Inbertsio gehiago herria birgaitzeko
Lehentasun eta proiektu argiekin, agintaldi berri baterako prest daude Aldazabal eta bere lantaldea. Hala, gaurko aurkezpenean Soraluzek aurrera egiteko zutabe nagusiak agertu ditu alkategaiak eta, lehenik eta behin, herria birgaitzen jarraitzeko buru-belarri jarduteko konpromisoa hartu du. Horretarako, erakundeen arteko lankidetzan sakontzeko asmoa du aurrerantzean ere EAJ-PNVk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarekin orain arte izan duen hartu-eman zuzenaz baliatuz. Hain justu ere, lankidetza horri esker, Soraluzek 12 milioi eurotik gorako inbertsioa eskuratu ahal izan du azken agintaldi honetan, herriaren etorkizunari begira estrategikoak diren proiektu eta egitasmoak abiarazteko. Horren adibide gisa, langabeziari aurre egiteko Kalebarren 8an egokitu den gizarteratze eta enplegu zentro berria aipatu du Aldazabalek ala gazteentzako lantegi-eskola.
Birgaitze-ahalegin irmo honetan, hirigintza arloan egingo da beste apustu handietako bat: Pascual Churrucan alokairu sozialeko 29 etxebizitza eraikiko dira, SAPAko pabiloian erabilera anitzeko gune estalia egingo da, Ezozibideko auzunea bere osotasunean birgaituko da, Plaentxi Herri ikastetxeari irisgarritasuna emango dion igogailu panoramikoa eraikiko da eta URA Agentziarekin elkarlanean, Gabolatseko zubia zaharberrituko da. Horretarako, orain arte mamitutako erakundeen arteko lankidetzak funtsezkoa izaten jarraituko du, alkategaiak azpimarratu duenez. “Honekin guztiarekin, herritarrei eskaintzen zaizkien udal zerbitzuak; hala nola kirol, kultur, aisialdi, haur, gazte eta hirugarren adinari bideratutakoak, sendotu eta areagotzen jarraituko dugu”.
Maria Eugenia Arrizabalagak, bere aldetik, hautagaitzako kideak, bai Soraluzekoak zein herri eta hiri guztietakoak, txalotu egin ditu “konpromiso politikoa eta balore komunitarioak” EAJ-PNVren oinarriak direla azpimarratuz. Deba-Urola barrutiko Batzar Nagusietarako zerrendaburuak, halaber, alderdiak lau hamarkada hauetan euskal nazioa eraikitzeko erabakiak hartu eta apustuetan asmatzeko izan duen gaitasunari balioa eman nahi izan dio, lehen eta orain bi eredu daudela azalduz: “herria errespetatzen duen eta justizia sozialean eta ekonomiaren babesean oinarritzen den EAJren eredua, ala, beste aldean, ezkortasunaren eta hondamendiaren profeten eredua”. Hala, Arrizabalagak ohartarazi du azken hauen atzean daudela “betikoak”, pankarten edo bitartekari lana egite duten talde eta elkarteen atzean ezkutatzen direnak orain. “Honen aurrean, EAJ-PNVk, bai Soraluzen zein Gipuzkoan, esperantza eta konfiantza ematen du”, erantsi du Arrizabalagak.
Honela osatzen da maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Soraluzeko EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagaitza:
1.Iker Aldazabal Basauri
2.Veronica Galarraga Izaguirre
3.Ramon Gallastegi Aldazabal
4.Abel Olaizola Alberdi
5.Nagore Zabala Arrieta
6.Xabier Alberdi Aguirrezabal
7.Javier Garmendia Ondarra
8.Mari Angeles Ariznabarreta Irazabal
9.Amaia Bedaio Aizpiri
10.Rafael Varela Iriondo
11.Maria Carmen Ecenarro Totoricaguena
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31