Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ Zumaia: 40 urte baino gehiagoko borroka gure herriaren aurrerabidearen alde
Gure udal taldearen helburua, gobernuan zein oposizioan, Zumaia ahalik eta oparoena eta berdintasunean oinarritua izatea izan da beti. Ezinbesteko helburua Zumaia maite dugunontzat eta, ondorioz, zumaiar guztion ondasun orokorra lehenesten dugunontzat.EAJ-PNVk garatu dituen politiken ideia erreferentziala: Zumaian zumaiarren bizi-baldintzak hobetzeko lan egitea izan da, da eta izango da. Hau da: etxebizitza, hezkuntza, kultura, babes soziala, jarduera ekonomikoa, enplegua, gure kaleen eta txokoen egoera Bizi garen errealitateari erreparatuz egiten dugu, batez ere errealitate horretan gaizki emanda datozkigunean. Horrela, beti erantzun izan diegu eta une bakoitzean planteatzen diren erronka eta beharrei erantzungo diegu, komenentziez itotzen utzi gabe eta idealismo hutsean galdu gabe. Politika pazientziarekin, etorkizunaren ikuspegiarekin eta errespetu demokratikoarekin eginez. Horixe da gure lan politikoaren funtsa.
Zumaian krisialdi larriei aurre egin diegu askotan. 80ko hamarkadan, 90eko hamarkadan eta 2000. urtean ere egin genuen. EAJ beti egon da hor, geure burua hondoratuta ikusi dugun zulo bakoitza irauliz eta Zumaia loratu eta distiraraziz.
Zumaiaren azken 40 urteotako berreraikuntza politiko, kultural, sozial eta ekonomikoa EAJ-PNVren eskutik etorri da. Asko izan da lortutakoa, eta ona da bere balioa ematea.
Ezinezkoa da 80ko hamarkadatik gaur arte EAJk planteatutako plan eta proposamen guztiak hemen jasotzea. Baina EAJren eredu propio horrek Zumaian gobernu eta oposizio urteetan izan duen garrantzia agerian uzten duten funtsezko mugarri batzuk aipatu behar dira:
- Politika ekonomiko aktiboa, Urola eta Kortako industrialdeak martxan jarrita.
- Ekintza irmoa, benetakoa eta parekorik gabea etxebizitzaren esparruan, ehunka etxebizitza babestu eraiki baitziren, eta, horri esker, ehunka gaztek Zumaian garatu ahal izan zuten beren bizi-proiektua. Zumaian etxebizitza publikoagatik erabakitako eta benetako ekintza bakarra EAJ-PNVren gobernuetan egin da.
- Gizarte-politikei benetako bultzada ematea, puntako jarduketekin, hala nola eguneko zentroa eta tutoretzapeko etxebizitzak bateratzen dituen Branka gizarte-zentro aitzindaria sortzea, Otezuri egoitza eraikitzea eta San Juan egoitza berritzea eta sendotzea, etxeko laguntza sendotzea eta anbulatorioa eraikitzea.
- Araztegia martxan jartzea, Oikia eta Artadiko saneamendu-proiektuak bultzatzea eta hastea (orain Eusko Jaurlaritza garatzen ari da), Geoparkearen proiektu arrakastatsua bultzatzea, Itzurungo hondartza berritzea, Santiago hondartza berrantolatzea.
- Integrazioaren eta hezkuntza publikoaren aldeko apustu irmoa, Sagarbideko eskola-gunearen eraikuntza bultzatuz. Orain, EAJ-PNVren azken gobernuan (2015-2019) negoziatu eta adostu zen ikastetxe berri bat eraikitzen ari da, Eskola Kontseilua sortu eta martxan jarri da, haurreskola publikoak abian jarri dira, Musika Eskola, Ludoteka eta Gaztetxola,
- Kiroldegia eraikitzea eta, ondoren, handitzea igerileku estali batekin eta beste instalazio batzuekin (tenisa, paddlea), Aita-Mari futbol zelaia, Aitzuriko pilotalekua eta abar.
- Kultura, tradizioak eta euskara bultzatzea: Torreberri, Alondegia, Euskal Jaiari bultzada, Olarru Eguna,
Laburbilduz, EAJ-PNV arimadun proiektua izan da eta da. Zumaiarentzat etorkizuneko proiektua (Arima duen herri proiektua gara).
Zumaiaren garapena ez da EAJren meritu esklusiboa, egia da. Zumaian elkarte asko dadudelako, erakunde eta pertsona ekintzaile asko eta, batez ere, langile eta boluntario asko. Udal-garapenak horiek guztiak behar ditu. Baina, zalantzarik gabe, lortu da EAJk uste duelako, desadostasunak desadostasun, erakundeek erabakia eta ikuspegia behar dituztela jarduteko, eta uste duelako politikan badagoela alderdien arteko konfrontazioaren aurretik jarri behar den printzipio bat: ondasun orokorra.
Printzipio horrek oposizio arduratsuaren ariketa ere eragin du, interes orokorrarekiko errespetuarekin bateragarria. Alde horretatik, oposizioan egotea egokitu zaigun guztietan jarrera eraikitzailea, alternatiboa, baikorra, aurrerakoia eta elkarlanerako irekia izan dugu. Horrela izan da azken legegintzaldi honetan ere, gure udal taldeak ondasun orokor horren alde egindako proposamenak ugariak izan baitira.
Besteak beste, hauek nabarmendu daitezke:
- Etxez etxeko laguntzarako aurrekontu-partida handitzea.
- Bidelagun programaren bigarren fasea abian jartzea.
- Irisgarritasun-partida berreskuratzea.
- Hutsik dauden udal eraikin eta lokalei buruzko azterlan bat egitea.
- Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren proiektua egitea.
- Sentsibilizazio-kanpaina bat egitea (Zumaia Txukun).
- Plastikozko ontzien erabilera murrizteko eta Km 0-ko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina bat egitea.
- Puntu berde bat jartzea Algorrin, itsasoak ekarritako plastikoak biltzeko.
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak sortzea.
- Udal argiteria LED teknologiara egokitzeko bigarren faseari ekitea.
- Oikiako bidegorriaren aurreproiektua.
- Santiago hondartzan behin betiko kantina eta komun publikoak eraikitzeko proiektua idaztea.
- Estazioko auzoaren antolamendu berria idaztea.
- Etxezarreta kalea bulebarizatzeko proiektua.
- San Telmo kalea berritzea.
- Baso magikoa eta parkea lotzen dituen proiektua diruz laguntzea, Zumaienan erabilera publikoko beste berdegune bat sortzeko.
- Tren geltokian bizikletentzako aparkaleku estali bat eraikitzea.
- Skate park-a eraikitzea. Aurreko legegintzalditik dago proiektua idatzita.
- Larretxoko igogailua eraikitzea.
- Txakurrentzako parke bat egitea.
- Gaztetxolan inbertsio gehiago egitea.
- Marianton parkearen estalkia.
- Eskubaloiko kantxa berritu.
- Itxas kiroldegian konponketa sakonagoak egitea eraikina egoera onean mantentzeko, etab.
Ez dirudi, ordea, hori denik azken lau urteotan Zumaian gobernatzea egokitu zaion EH Bildu alderdiaren printzipioa. Gaurdaino, behintzat, ez dirudi hala izan denik. Zumaiarako oposizioak eginiko proposamenen aurkako jarrerak, EAJ-PNVrekin sinatutako aurrekontu-akordioak ez betetzeak edo gardentasun faltak; eredu definizio falta larria duen eta konpromisoaren ordez ihesaren aldeko hautua egiten duen EH Bildu bat erretratatzen du; garrantzi gutxiko eta etorkizunik gabeko gobernu-programa batean islatu den bezala.
EH Bilduren epe laburraren eta pasibotasunaren aurrean (gobernuan egon den urteetan, eta argi eta garbi azken lau urte hauetan, Zumaia dekadente eta apatiko bat utzi digu), EAJ-PNV Zumaiari bultzada berri bat emango dion ilusioarekin eta itxaropenarekin mugitzen da.
Ilusioz heltzen diogu Zumaiarentzat galdu duen itxaropena eta dinamismoa berreskuratzeko erronkari. Zumaia oparo eta alaia behar dugu, bere nortasunaz harro dagoen herria, zumaiar guztien ongizateaz arduratuko dena; errespetuzko herria, euskalduna, berdintasunezkoa eta aktiboa. Talde-lana eta emandako hitza izango dira gure ibilbide-orria.
Datozen hauteskundeetan etorkizuneko trenari berriro ekiteko aukera dugu. Lanean eta ahaleginean, erabakitasunez eta ilusioz, egia aurretik eta Herri honen zerbitzura dauden pertsonarik onenak aurrean ditugularik, inor bere kasa abandonatuta ez uzteko ahalegin guztiarekin, aurrera eramango gaituen trena.
Herriarentzat aurrerabidea dugu helburu. Aurrerabide egingarria eta iraunkorra.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31