Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Usurbilgo EAJ-PNVk alkategai berria eta talde indarberritua aurkeztu du
Aritzetako konexioa lantzea edota hondakinak biltzeko sistema aldatzea proposatzen ditu Xabi Otxoa alkategaiakUsurbilgo EAJ-PNVk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du Artzabalen egindako ekitaldi irekian. Xabi Otxoa zerrendaburuarekin batera “talde indarberritua” osatzen duten gizon emakumeak hartu dute parte aurkezpenean.
Xabi Otxoaren lehen hitzak Usurbilgo EAJ-PNVrentzat izan dira eskerrak emateko beregan jarritako konfiantzagatik eta halaber azken lau urteetan lanean gogor jardun duten zinegotzi eta taldekide jeltzaleei eta orain zerrendan doazenei “nire hautagaitza zuek gabe ez luke zentzurik izango eta”.
Bere burua usurbildar berri bat bezala aurkeztu du eta azpimarratu du etsipenaren aurrean ilusioa berpiztu behar dela. “Gauzak beste era batera egin daitezkeela defendatu behar dugu. Zer egiten dugun garrantzitsua da, baina nola egiten dugun are eta garrantzitsuagoa”.
“Hurrengo lau urteetan Usurbil eta usurbildarren bidelagun izango gara. Entzuketa ariketa konstante bat ipini dugu martxan. Jendearekin egon, beharrak entzun eta partekatu, ikasi eta irtenbideak bilatzen saiatu” adierazi du.
Zerrenda osatzen dutenak aurkezteaz gain, Otxoak programaren puntuak landu ditu. Horrela esan du herriko mugikortasun egoera nabarmen hobetu daitekeela “Aritzetako konexio berria landuz edota N-634 errepideko egungo sarreran biribilgunea eraikiz”.
Hondakinen kudeaketa sistema aldatzeko azpimarra egin du. “Egungo sistema ez da jasangarria. Jendeak birziklatzeko era positiboan kontzientziatu eta motibatu beharrean , inposaketa eta isunak erabili dira sistema sostengatzeko. Ekonomikoki ere jasangarria ez den sistema, udalean zulo nabarmena eragiten duena. Baditugu edukiontzi bidezko sistema duten herriak, non birziklatze tasa oso altuetara iristen ari diren. Herritar horiek askatasun osoa dute nahi duten momentuan, nahi dituzten hondakinak gaika biltzeko eta birziklatzeko. Atez atekoa herria kontrolatzeko modu bat bilakatu da eta honen aurrean, txartel kontrol bidez irekitzen diren edukinontzien sistema defendatzen dugu” gaineratu du.
Ildo berean programako beste atal batzuk jorratu ditu, hala nola zaintza politika aktiboak kolaborazio publiko-pribatuarekin elkarlanean, industria gune berriak eta daudenak eraberritzea, etxebizitza gehiago eraikitzeko lursailak bideratzea eta eskubaloirako kantxa berri eta estalia eraikitzea.
Ekitaldian, Otxoarekin batera zerrendan doazen Ivan Iriondok, Josune Urkolak eta Mirari Azurmendik hartu dute parte.
EAJ-PNVko udal zerrenda.
1. Xabi Otxoa; 2. Ivan Iriondo; 3. Josune Urkola; 4. Andoni Atxega; 5. Mirari Azurmendi; 6. Agurtzane Egibar; 7. Carlos Pérez; 8. Mari Jose Ibargoien; 9. Sandra Arrieta; 10. Juan Mari Zubeldia; 11. Julian Beraetxe; 12. Lurdes Jauregiberri; 13. Joxe Mari Zubiria.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31