Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk ideia berria eta konpromiso irmoa dituen lantaldea aurkeztu du, Irurak bere potentzial guztia aprobetxa dezan
Hilaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duten pertsonak ezagutzera eman ditu, “zintzotasuna, profesionaltasuna, eta gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituztenak”.EAJ-PNVk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Irurako zerrenda osatzen duten pertsonak ezagutzera eman ditu, hiru ardatz nagusirekin: jarduera ekonomikoa bultzatzea, gizarte arreta indartzea eta herriko instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzuak hobetzea. “Gure alderdia beti izan da kudeaketa onaren, erabaki estrategikoetan asmatu izanaren eta herritarrekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko gaitasunaren berme. Iruraren alde daukagun onena emateko grinak batzen gaitu, herriak bere potentzial guztia aprobetxa dezan, eta bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko aukera gehiago eskaintzen dituen lekua izan dadin. Ilusioz, ideia berriekin eta ekarpen positiboa egiteko gogoa biziz aurkezten gara”, azpimarratu du gaur Gorka Sagarna alkategaiak.
Irurako EAJ-PNVren zerrendaburuak 37 urteditu, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta gaur egun Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko zuzendaritzako buru gisa dihardu. “Harro” agertu da inguratzen duen taldeaz, eta bere “gaitasun profesionala, zintzotasuna eta giza balioa” nabarmendu ditu, bai eta “herriaren eta bere erronken inguruan duen ezagutza zabala”, eta “kudeaketa instituzionalean duen esperientzia” ere, “udal eta foru mailan erantzukizunak izan dituzten pertsonek osatzen baitute. Ildo horretan, nabarmendu du zerrendaren “indargune handienetako bat” dela “kudeaketa publikoaren funtzionamendua eta prozesuak ezagutzea eta lankidetzan aritzeko gaitasuna izatea, funtsezko ezaugarria baita hori hainbat erakunde-mailaren parte-hartzea eskatzen duten anbizio handiko proiektuak aurrera ateratzeko”.
Sagarnak “belaunaldi berri bateko kide” gisa aurkeztu du bere burua, “politika arlora haize berriak” ekartzeko gogoz dagoena, baina, horrez gain, “erakundeetan edo enpresetan ibilbide luzea duten pertsonen babesa duena”. Hori horrela, Irurako hautagaitzak “gaztetasunaren eta esperientziaren arteko nahasketa interesgarria” duela adierazi du. “Azken urteotan, Aldundian egin dudan lanaren eskutik ezagutza, kontaktu sarea eta jakintza eskuratu ahal izan ditut, eta horiek guztiak Iruraren zerbitzura jartzea da nire asmoa. Baina niretzat berme handia da ibilbide zabalagoa duten pertsonak inguruan izatea, Irura hobea egiteko aurrerapausoa eman dutenak, eta herriari bilatzen dugun etorkizuneko bultzada ematen lagunduko digutenak”.
Ildo horretan, espreski aipatu du Ana Leunda, 2015 eta 2019 artean udalerriko alkate izandakoa, eta eskerrak eman dizkio “bere konfiantzagatik”. “Inork ez bezala ezagutzen ditu Anak Irura eta irurarrak. Lan handia eta apaltasun handikoa egin du herri honen alde. Bere beharren, egindako proiektuen eta egiteko edo hobetzeko daudenen ikuspegi orokorra du. Estimu pertsonal handia diot, eta sekulako poza hartu nuen zerrendan sartzeko baiezkoa eman zidanean”, azaldu du.
Hauek dira Iruran udal hauteskundeetarako jeltzaleen hautagaitza osatzen duten pertsonak:
1. Gorka Sagarna Larrañaga.
2. Ana Jesus Leunda Gurruchaga.
3. Begoña Tolosa Mendia.
4. Imanol Lasa Zeberio.
5. Juan Ramon Bastarrika Azkoitia.
6. Jose Ramon Epelde Irizar.
7. Maria Cristina Santos San Sebastian.
8. Marta Castillo Iturralde.
9. Ana Jesus Armendariz Leunda.
Sagarnak gaineratu duenez, azken asteetan hainbat hartueman izan ditu Irurako pertsona eta eragileekin eta, horiei esker, udalerriaren erronken “erradiografia zehatza” atera ahal izan du, baita jeltzaleen kudeaketa programa aberastu ere, ekarpen berriak txertatuz. Hala nahi duten pertsona edo elkarte guztiak berarekin harremanetan jartzera animatu ditu, beren proposamenak helarazteko, iruraeajpnv@gipuzko.eus posta elektronikoaren bidez. “Irurak aurrera egin dezan osagai guztiak ditugula uste dut: ibilbide-orri argi bat, asmo handiko proiektuekin eta etorkizuneko ikuspegiarekin, eta gertutasunez, talde lanean eta herritarrak entzunez aritzen badakiten pertsonak”.
EAJ-PNVk Irurarako dituen lehentasunen artean, alkategaiak hauexek aipatu ditu: enpresekiko harremana estutzeko beharra, jarduera ekonomikoa bultzatzeko; adinekoei eta/edo mendekotasuna dutenei arreta hobea ematea; hondakinen bilketa; mugikortasuna hobetzea; herrian egunerokotasuna erraztuko duten zerbitzu berriak eskaintzea; babestutako etxebizitzak; ibaiko pasealekua egokitzea, edo aterpetxe bat irekitzea.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31