Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/03

Pasaiako motora MUGI sisteman sartzeko konpromisoa adierazi du EAJk

Diputatu nagusirako hautagaiak, Eider Mendozak, ziurtatu du zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin negoziazioa “ondo amaituko dela”
Pasaiako motora MUGI sisteman sartzeko konpromisoa adierazi du EAJk

Eider Mendoza Larrañaga, EAJ-PNVren diputatu nagusitarako hautagaia, Pasaian izan da gaur, Loreto Osa alkategai jeltzalearen eskutik, Pasaiako motorra MUGI sisteman lehenbailehen sartuko dela bermatzeko.   Mendozak onartu du prozesua “nahi baino gehiago” atzeratzen ari dela eta, ondorioz, San Pedro eta San Juan barrutiak lotzen dituen garraio-sistema hau egunero erabiltzen duten bizilagunak kaltetuak izaten ari direla. Baina  ziurtatu du zerbitzua ematen duen enpresarekin negoziazioa “ondo amaituko dela”, MUGI sistemak eskaintzen dituen deskontuez gozatzeko aukera izango duten ehunka pasaitarren mesedetan.

Mendozak gertutik ezagutzen du egoera eta badaki herritar askok egunero erabiltzen dutela bi barrutiak konektatzen dituen txalupa, ibilbide bakoitzeko 1,1 euro ordainduaz bere poltsikotik. “Ezin dugu onartu hain maiz erabiltzen den garraio-sistema hori MUGItik kanpo egotea, eta motorra sisteman ahalik eta azkarren sar dadin lan egiten ari gara”, ziurtatu du. Hori ahalbidetzen denean, motoraren erabiltzaileek MUGI txartelarekin ordainduko dituzte joan-etorriak, eta, horrela, sistemaren ohiko deskontuak izango dituzte, baita doako transbordoak, kargen hobariak eta prezioen beherapenak ere. “Bidezkoa da hainbeste pertsonari eragiten dion egoera hau konpontzea, eta EAJk Alkatetzatik eta Aldunditik prozesua azkartzeko konpromisoa hartu du”, amaitu du.

Iragarpena egin ondoren, Mendozak eta Osak herriko hainbat gune interesgarri bisitatu dituzte eta bilera ezberdinak egin dituzte eragile ekonomiko eta sozialekin. Pasaia oso udalerri bizia da, biziberritze prozesuan murgilduta dago eta 162 milioi baino gehiagoko hamar proiektu baino gehiago ditu martxan. “Gure eginbeharra bizilagunen ondoan egotea da, aldaketa horretan laguntzeko eta haien beharrei erantzuteko”, adierazi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube