Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/02

EAJ-PNVk M28an parte hartzera deitu du eta presentzialki bozkatu ezin dutenak posta bidezko botoa tramitatzera animatu ditu

Alderdi jeltzaleak posta bidezko botoa izapidetzeko laguntza-zerbitzu bat aktibatu du, batzokien edo 900 840 384 doako telefonoaren bidez eskura daitekeena.
EAJ-PNVk M28an parte hartzera deitu du eta presentzialki bozkatu ezin dutenak posta bidezko botoa tramitatzera animatu ditu

Gipuzkoako EAJ-PNVk herritarrei dei egin die maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan parte har dezaten. Edozein arrazoi dela medio, aipatutako datan bozkalekuetara hurbildu ezin direnak posta bidezko botoa tramitatzera animatu ditu. Modalitate hau aktibatzeko epea maiatzaren 18ra arte dago zabalik, eta alderdi jeltzaleak laguntza zerbitzua du martxan bere batzokien edo 900 840 384 doako telefonoaren bidez. “Herriz herri, auzoz auzo, jendea aktibatu behar dugu botoa ematera joan dadin eta, ezin duenak, posta bidez eman dezan”, esan du Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaiak. Bere esanetan, “M28a ahalik eta parte-hartze handieneko ariketa demokratiko bihurtu behar dugu”.

Hautagai jeltzaleak, Eneko Goia Donostiako alkate eta alkategaiarekin eta alderdiko dozena bat militanterekin batera, Gipuzkoan posta bidezko botoa mobilizatzeko egindako ekitaldi batean parte hartu du gaur. Mendozak azaldu duenez, hauteskundeetarako hilabete baino gutxiago falta denean, EAJ-PNV abian da eta prest dago hautetsontziekin hitzorduari aurre egiteko. “Gure lantaldeak, alderdia osatzen duten pertsonak, zerrendetan doazenak, konfiantzaz eta ilusioz beteta daude hauteskundeei begira. Datozen egunetan, indar hori herritarrei helarazteko lan egingo dugu, guztiok jakitun izan behar dugulako datorren martxoaren 28an jokoan dagoena”, adierazi du.

Mendozaren ustez, gipuzkoarrek aukera dute “etorkizunerantz aurrera egiten jarraitzeko, norabide argiarekin”; edo “iraganeko arazoetara itzultzeko, Gipuzkoa paralisira eraman zuen garaira”. “Horregatik, gaur hurrengo hauteskundeen garrantzia aldarrikatu nahi dugu, eta dei egiten diegu maiatzaren 28an aurrez aurre bozkatzera joaterik ez duten pertsonei posta bidezko botoa eman dezaten. Gure batzoki eta alderdikideak prest daude tramitea errazteko eta honekin laguntzeko”, azpimarratu du diputatu nagusi izateko hautagaiak.            

Eneko Goia

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, datorren hauteskundeetan parte hartzeko garrantzia azpimarratu du, “datozen lau urteotan gure erakundeetan nork aginduko duen erabaki behar dugulako”. Horregatik, maiatzaren 28an bertan zein postaz bozka emateko deialdia egin du Goiak. “Maiatzaren 28an gure herri eta hirietako alkatea aukeratuko dugu, baita gure Foru Aldundiko burua ere. Botu papera kutxan sartzeko ekintza xume horrek eragin zuzena dauka udal eta Foru Aldundian hartuko diren erabakietan, gure eguneroko bizitzan eragin zuzena dauzkaten erabakiak, hain zuzen ere”, esan du.

Goiaren esanetan, “datozen hauteskundeetan desmobilizazioa bilatzen ari dira zenbaitzuk, jakin badakite eta horrek mesede egiten diela”. Hori dela eta, botoa ez emateak “mesede egiten die desmotibazioan eta parte hartze ezan oinarritzen den aldaketa bilatzen ari direnei. Guk oso argi dugu: herri honetako jendeak bozkatzen duenean eta benetan inplikatzen denean, EAJ-k agintea hartzen du”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube