Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/04/27

Aniztasuna, esperientzia eta ezagutza batzen dituen taldea aurkeztu du Maria Ubarretxenak, Arrasateko EAJ-PNVren alkategaiak

Ubarretxenak taldearen konpromisoa eta lanerako gaitasuna nabarmendu ditu: “Eskarmentu handiko pertsonak izango ditut alboan, profil ezberdinekoak eta horrek ikuspegi zabalagoa ematen du, berritzeko gaitasun handiagoa eta balio erantsia Arrasatek aurrera egiten jarrai dezan. Guztiok elkarrekin, orain arte EAJk Arrasaten egindako bideari jarraipena emango diogu”.
Aniztasuna, esperientzia eta ezagutza batzen dituen taldea aurkeztu du Maria Ubarretxenak, Arrasateko EAJ-PNVren alkategaiak

Maria Ubarretxenak, datozen udal hauteskundeetarako Arrasateko EAJ-PNVren alkategaiak, 2023-2027 legealdian bidelagun izango duen taldea aurkeztu du JAMEn. Arrasatek aurrera egiten jarraitzeko talde “indartsua, esperientziaduna eta anitza” osatu duela nabarmendu du Ubarretxenak: “Bide honi ilusioz, konpromisoz eta herrigintzan aritzeko gogo handiz heltzen dion taldea”. “Oso eskerturik nago taldekide guztiei, hasieratik proiektu honekiko eta, bereziki, Arrasate eta arrasatearren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko erakutsitako ilusio eta konpromisoagatik. Arrasateren eraldaketarekin jarraitzeko proiektu sendoa osatu dugu eta gogotsu gaude arrasatearrekin batera aurrera eramateko”, adierazi du Ubarretxenak. 

Ubarretxenak, 2023-2027 legealdirako lehentasun nagusia Arrasateren etorkizuna eraiki eta erronkei heltzea izango dela adierazi du, Arrasatek azken urteetan izan duten eraldaketari jarraipena emanaz. Hala, erronka horiei guztiei behar bezala erantzuteko taldearen lanerako “gaitasunari eta aniztasunari” egin dio erreferentzia: “Arrasatek aurrera egiten jarraitzeko eskarmentu handiko pertsona profesionalak izango ditut alboan, lanerako gaitasun handia dutenak eta profil ezberdin zein anitzekoak. Sigla politikoen haratago, Arrasaterentzat dugun herri proiektu batean firme sinisten duten pertsonez inguratuta nago eta horregatik, gure taldean pertsona independenteak ere baditugu. Ikuspegi zabalagoa, berritzeko gaitasun handiagoa eta 2023-2027 legegintzaldirako balio erantsia ematen duten pertsonen taldea”.

Udalerria eremu guztietan dinamizatzea

Ubarretxenak azaldu duenez, osatutako taldeak ezin hobeto islatzen ditu jeltzaleen ardatz nagusiak. Taldeak merkataritza- eta ostalaritza-sektorean, kultura- eta kirol-ekimenetan eta, oro har, udal-dinamizazioan ezagutza eta esperientzia duten pertsonak ditu. Era berean, Gizarte Zerbitzuekin, enpleguaren sustapenarekin eta hezkuntzarekin lotutako gaietan esperientzia duten bizilagunek ere batu dira herri proiektura. Arrasateko EAJ-PNVko pertsonen zerrendak aniztasuna, esperientzia eta berrikuntza bezalako baloreak elkartzen ditu, taldea eta Arrasate aberasten dituztenak”, nabarmendu du alkategaiak.

Amaitzeko, Ubarretxenak eskerrak eman dizkie 2019-2023 legealdian taldekide izan dituen guztiei: “Guztien lanari esker lortu dugu Arrasate etorkizunera begira jartzea. Zailtasunak zailtasun, EAJko Arrasateko taldeak duela 8 urte emandako hitza bete du eta legealdi konplexu honen baitan, Arrasate hobeago bat eraikitzeko lan gogorra egin dugu, nik, bihotzez, eskertzen dudana”. 

EAJ-PNVren TALDEA

1. MARIA UBARRETXENA CID

42 urte Arrasateko Alkate, kooperatibista esedentzian

2. ANDER GARAY ZABALETA

35 urte, zinegotzia, administraria esedentzian

3. EDURNE UNAMUNO RODRIGO

54 urte, irakaslea

4. JON APRAIZ ANSOLA (INDEPENDENTEA / INDEPENDIENTE)

51 urte, Ibai Arteko lehendakari ohia eta osteópata 

5. AGURNE JULDAIN ALCALDE

43 urte, Sarea Fundazioan, Bidean Heziketa Zentro Okupazionaleko arduraduna

6. ASIER MUXIKA ALTUNA (INDEPENDIENTEA / INDEPENDIENTE)

54 urte, Kirol teknikaria

7. MAITANE MUÑOZ GOIKOETXEA

38 urte, Osakidetzako langilea

8. BIXENTE ETXEBERRIA IRIARTE

64 urte, Bankuko langile ohia

9. IBON ARRUPE ALDECOCEA

49 urte, Ingeniaria

10. AMAIA ZEZIAGA GARMENDIA 

62 urte, Farmaziako langilea

11. XABIER ARRIZABALAGA ARRIZABALAGA

63 urte, udal bridagako langile ohia

12. PEPI GOROSABEL MADINABEITIA

75 urte, Auzo alkatea

13. JON BEREZIBAR URIZAR

41 urte, Komunikazioan aholkularia

14. BELVIS PARDO ABAD

54 urte, Mekanizatuko langilea

15. JOSE RAMON MENDIZABAL ANSOATEGI (INDEPENDENTEA)

78 urte, bankuko langile ohia

16. AMAIA AZPIAZU ARANBURU

73 urte, irakasle ohia

17. PEDRO RUIZ DE AZUA GALDOS

64 urte, kooperatibista ohia

18. SARA SAGASTA URIBESALGO

74 urte, etxeko andrea

19. JUAN RAMON MENDIENTA GARAY

69 urte, agente komertzial ohia

20. JULIAN GARAY ITURBE

80 urte, empresa arduradun ohia

21. ANUSKA EZKURRA ZUBIZARRETA

48 urte, Eusko Jaurlaritzan Komunikazio arduraduna

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube