Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/04/21

Getariako EAJ-PNVk maiatzaren 28ko hauteskundeetarako “herria biziberritzeko ilusioa, proiektua eta gaitasuna” duen hautagaitza aurkeztu du

Iosu Mugica Garmendia, alkategai jeltzalea: “Ilusioa, proiektua eta lantaldea ditugu, anitza eta gaitasun handikoa, herri hobe bati bidea emateko. Herriaren alde apaltasunez lan egiteko gogoa duen taldea, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez. Taldean gara indartsu, getariar guztiekin batera”.
Getariako EAJ-PNVk maiatzaren 28ko hauteskundeetarako “herria biziberritzeko ilusioa, proiektua eta gaitasuna” duen hautagaitza aurkeztu du

Iosu Mugica Garmendia alkategai jeltzaleak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den zerrenda osoa aurkeztu du Berdura Plazan egindako ekitaldian. 


Lehen zatian Aitor Urresti gaur egungo udal bozeramaile jeltzaleak hartu du hitza eta oposizioan egindako lanaz aritu da: “oposizioan egotea egokitu zaigu, baina beti izanda oposizio eraikitzailea, arduraz jokatu dugu eta eskua luzatu diogu gobernuari guk herritarrei emandako hitza betetzeko helburuarekin. Inflexio puntu batean gaude, herritarren erabakia izango da gora edo behera egitea; proiektuak amaituta daude eta paralisiak ezin du jarraitu. Hauteskunde zerrenda honek Getaria etorkizunera begira jarriko du”. 

 

Jarraian taldeko pertsonak ezberdinek hartu dute hitza eta gai ezberdinak jorratu dituzte, Udaleko esperientziak, kultura arloko erronkak, kirola arloko erronkak, gazteriak duen etorkizuna, ekintzailetza, herriak etorkizunera begira dituen helburuak edo proiektu jeltzalearen ingurukoak. 

 

Iosu Mugika Garmendia  alkategaiak nabarmendu du “Getariak salto bat eman behar du eta inertziak mugitutako azken urteak gainditu. Ilusioa, proiektua eta lantaldea ditugu, anitza eta gaitasun handikoa, herri hobe bati bidea emateko. Aurrera egin behar dugu. Horregatik, gaur getariarrei aurkeztu zaien hautagaitza hau osatzen duen kide bakoitza ideia eta proiektu berriak martxan jartzeko ilusioarekin dator. Herriaren alde apaltasunez lan egiteko gogoa duen taldea, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez. Taldean gara indartsu, getariar guztiekin batera. Oso eskertuta nago taldekide guztiei proiektu honek hasieratik erakutsitako ilusioagatik eta konpromisoagatik. Proiektu sendo bat dugu udalerriaren eta bere herritarren alde lan egiteko. Getaria biziberritzeko behar duen taldea da gurea. Apustu segurua”. 

Honako hauek osatzen dute taldea:

1.- Iosu Mugica Garmendia 

2.- Karmele Martiarena Mugertza 

3.- Aitor Urresti Martinez  

4.- Miren Karmele Azcue  Iribar 

5.- Hostaizka Etxeberria  Arruabarrena 

6.- Aitor Jimenez Ecenarro 

7.- Xabier Etxaniz Arruti     (Independientea)   

8.- Itziar Etxarte Otegi      

9.- Ioritz Ezenarro Beloki

10.- Maite Barruetabeña Zenekorta

11..- Aritz Iribar Solabarrieta 

12.- Rosi Antia  Albizu

13.- Julen Aranguren Sorazu

14.- Emeterio Urresti Isasti 

15.- Elena Urresti Arruti

16.- Beñat Olabarri Ezenarro (Independientea) 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube