Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oriok aurrera egiteko talde sendo eta anitza aurkeztu du EAJ-PNVk, Noemi Ostolazaren gidaritzapean
Gaur goizean egin da aurkezpen ekitaldia Ibai-ondoko plazatxoan, Maria Eugenia Arrizabalaga burukidea, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere bertan izan direlaDatorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara begira, talde “sendoa eta anitza” aurkeztu du gaur goizean Orioko EAJ-PNVk. Noemi Ostolaza (Orio, 1974) izango da zerrendaburua eta alkatetzarako hautagaia, eta 9 emakumek eta 7 gizonek osatzen dute udal hauteskundeetarako prestatutako zerrenda. Ibai-ondoko plazatxoan egin den aurkezpen ekitaldian alderdikide, lagun eta herritarrak bildu dira, alderdi jeltzaleak osatu duen taldea ezagutzeko, baita programaren ildo nagusien berri izateko ere. “Pauso bat aurrera eman dugun herritarrak gara, Oriok ere aurrera egin dezan”, adierazi du hautagaiak bere hitzartzean.
Noemi Ostolazaren gidaritzapean jardungo duen lantaldeak Orio eta oriotarren “izaera, aniztasuna eta ongizatea” izango ditu giltzarri, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egongo den herria eraikitzeko. “Konpromiso sendoa adierazten diogu Orioko herriari: oriotar guztien kezkak entzun, lehentasunak ezarri eta lanerako prest gauden taldea gara”, adierazi du Ostolazak.
Udaletxean esperientzia zabala du EAJ-PNVren hautagaiak, 12 urtez izan zen zinegotzi, 2003 eta 2015 urte bitartean, eta bere ibilbide profesionalean Gipuzkoako Foru Aldundian zein Eusko Jaurlaritzan jardun du, eta egun kabinete burua da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailean. “Gogotsu eta ilusio handiz heltzen diot erronka berri honi, benetan uste dudalako gauzak beste era batera egin daitezkeela, Oriok bultzada berri bat behar duela. Talde osoak konpromiso osoz heltzen diogu eginkizun honi, Orio eta oriotar guztien alde. Dagokion lekua eman nahi diogu gure herriari, gehiago merezi dugula uste dugulako”, defendatu du Ostolazak.
Bilboko alkatea den Juan Mari Aburtok ere parte hartu du gaurko topaketan; bere taldean lanean jardun zuen Noemi Ostolazak 3 urtez Eusko Jaurlaritzan, eta “emakume langilea, zintzoa eta saiatua” dela berretsi du. “Oriok behar duen aldaketa gidatzeko pertsona aproposa da bera, lanerako aitzakiarik ez duena eta akordioetatik abiatuta lan egiten ohituta dagoena”, azaldu du Aburtok.
Bere aldetik, Maria Eugenia Arrizabalaga burukide eta Deba-Urola hauteskunde barrutiko zerrendaburuak azpimarratu du herrigintzan jarduteko konpromiso politikoa “ezinbestekoa” dela eta Orioko talde osoak horixe irudikatzen duela nabarmenduz hasi du bere hitzaldia. Arrizabalagak agerian utzi du EAJ-PNVren ibilbide luzeak herri baten norabidea markatzen duten erabaki estrategikoetan “asmatu” egin duela: “Bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egin genuenean, justizia sozialaren aldeko politikak eraikitzerakoan, industria gure ekonomiaren ardatz nagusi modura ezartzerakoan edo euskararen aldeko ahalegina etengabe lantzerakoan”.
“Denek ezin dezakete hori esan”, gaineratu du. “Guk memoria dugu. Beste batzuk, parentesi handi bat duen memoria klase bitxi bat erabiltzen dute. Eta ez dute ezertan asmatu”. Beraz, bi ereduren aurrean gaudela iritzi du Arrizabalagak: “Bata gurea, EAJ-PNVrena. Herria errespetatuz eta herriaren eskutik denontzat ongizatea eta aurrerabidea eraikitzen saiatu dena. Eta bigarrena, ezker abertzalearena”. “Ezkortasunaren profetak”, beti ezezkoan ibili direnak, hauteskunde atarian estrategia aldatu dutela adierazi du, “kamuflaje estrategian dabiltza”: “Ez dira agertzen betiko pankarten atzean. Bitartekariak jartzen dituzte betikoan jarraitzeko baina ez gaituzte engainatzen: pankartak, ezkortasuna, demagogia eta gezurrak”.
Amaitzeko, arazoak eta erronkak badaude ere, EAJ-PNVk aurre egingo diela azpimarratu du, “baina ez ezkortasunetik eta populismotik, Gipuzkoako herritarrek behar eta merezi duten konfiantza eta esperientziatik”.
Auzoz auzo, programa eraikiz
Ostolazak ohartarazi du liskar politikoetatik kanpo, akordioen aldeko apustua berresten duela EAJ-PNVk, herritarrak “erdigunean” ipiniz, Orioren alde. Entzuketa prozesu zabala garatu du alderdiak azken asteetan herriko auzo eta kaleetan. “Auzoz auzo ibili gara oriotarren kezkak, proposamenak eta iritziak biltzen, tarte batez beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta prozesu benetan aberasgarria izan da. Beraien kezkak gure kezkak direlako”, azaldu du hautagaiak.
Anibarko Portuan, hondartza inguruan, Pelotari kalean, Goiko Kalen, Arrantzale eta Eusko Gudari kale inguruetan, herriko plazan, Dike eta baserrietan ibili dira hautagaiak azken asteetan. Gainera, bizilagunekin egoteaz gain, hainbat elkarterekin ere bilerak izaten ari direla azaldu du Ostolazak. Gaineratuz, entzun dituzten kezkak “ugariak” direla: txukuntasuna, aparkatzeko arazoak, segurtasuna, adinean aurrera doazen herritarren kezkak, irisgarritasuna, gazteentzako zerbitzuak… “Herrikideekin egon izanak ikuspegia zabaltzeko aukera eman digu, eta gure hauteskunde programa osatzeko balio izan digu, modu ireki eta erabat parte-hartzailean landu duguna”, nabarmendu du Ostolazak.
Programaren ildo nagusiak errepasatu ditu hautagaiak, hiru bloketan oinarrituko dela nabarmenduz: zaintza, berdintasuna eta osasuna; ekonomia, industria eta energia; eta kultura, aisialdia eta kirola. “Ardatz horien bueltan proposamen zehatzak landu ditugu Orioko herriarentzat: liskarrak alde batera utzita, industria eta enplegu aukera berriak garatzeko lan egingo dugu, etxebizitza aukera berriak aztertuko ditugu, kirol eta kultur azpiegitura egokiak garatuko ditugu, osasun fisiko eta mentalean arreta berezia ipiniko dugu, eta adineko pertsonak herrian bertan zainduak izateko asmoa bermatuko dugu”.
Lantaldea
Hau da EAJ-PNVk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Orion aurkeztu duen lantaldea, zerrendaburuan adierazi duenez, “16 gizon-emakumek osatzen duguna, Oriok aurrera egiteko behar duen taldea”.
1.- Noemi Ostolaza
2.- Lourdes Salsamendi
3.- Jon Basurko
4.- Amaia Gozategi
5.- Leandro Azkue
6.- Pablo Gomez
7.- Marijo Martinez
8.- Santi Peiro
9.- Ainhoa Usandizaga
10.- David Elustondo
11.- Crisabel Ogando
12.- Ana Bernedo
13.- Onofre Gama
14.-Eli Huegun
15.- Itziar Alkorta
16.- Luis Fernando Berasaluce
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31