Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elgoibarko EAJ-PNVk maiatzaren 28ko hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du, udalerriak “aurrera egiten jarrai dezan”
“Elgoibar mugitu egiten da, aktibo dago eta aurrera egiten jarraitu behar du. Horregatik, hautagaitza hau osatzen dugun kide bakoitza ideia eta proiektu berriak martxan jartzeko ilusioz gatoz. Elgoibarren alde apaltasunez lan egiteko gogoa dugun taldea, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez” nabarmendu du Gurrutxagak.Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkategai jeltzaleak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den zerrenda osoa aurkeztu du. Kalebarren plazan egindako ekitaldian, bere lantaldea osatzen duten kideen berri eman du, baita hurrengo legegintzaldirako ezarri dituzten helburuen berri ere.
“Elgoibar mugitu egiten da, aktibo dago eta aurrera egiten jarraitu behar du. Horregatik, gaur elgoibartarrei aurkeztu zaien hautagaitza hau osatzen dugun kide bakoitza ideia eta proiektu berriak martxan jartzeko ilusioarekin gatoz. Elgoibarren alde apaltasunez lan egiteko gogoa dugun talde batek, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez”, hautagaiak nabarmendu duen eran. “Talde bat daukat, elkar babesten eta osatzen gara, eta esperientzia handiko alderdi politiko baten parte naiz. Talde-lana oso garrantzitsua da guretzat”.
“Oso eskertuta nago taldekide guztiei proiektu honek hasieratik erakutsitako ilusioagatik eta konpromisoagatik eta, bereziki, Elgoibarren eta elgoibartarren etorkizuna eraikitzen jarraitzeagatik. Proiektu sendo bat prestatu dugu udalerriaren eta bere herritarren alde lan egiteko, eta elgoibartarrekin batera egiteko gogo handiarekin gaude”, adierazi du Gurrutxagak.
Gurrutxagak 2023-2027rako lehentasunezko lan-ardatzak ere nabarmendu ditu: pertsonak eta haien ongizatea, industria eta esparru sozioekonomikoa, eta lankidetzaren eta herritarren parte-hartzearen esparrua. Horri lotuta, hainbat proiektu nabarmendu ditu, hala nola Errezabal egoitza eraikitzea, anbulatorio berria, gazteentzako politika sendoak garatzen jarraitzea etxebizitzaren, auzoetako irisgarritasunaren, industria-sarearen babesaren eta kalitatezko enpleguaren sorreraren arloan, eragileen lanari balioa ematea eta lankidetza sustatzea, besteak beste.
“Legegintzaldi berri honetarako, EAJ-PNVk Elgoibar hobea nahi du elgoibartarrentzat, eta nire taldea funtsezkoa izango da zeregin horretan”. Honako hauek osatzen dute taldea:
- Maialen Gurrutxaga - 30 urte - Kimikaria, zinegotzia eta legebiltzarkidea
- Ion Zubiaurre - 41 urte - Arkitektua
- Andrea Arriola - 56 urte - zinegotzia eta batzarkidea
- Ricardo Astigarraga - 60 urte - Banketxeko zuzendaria, aurrejubilatua
- Pili Iranzo - 55 urte – Etxekoandrea eta boluntarioa
- Iñigo Loyola - 45 urte – Landa eremuko zinegotzia
- Atsegin Uzuriaga - 49 urte - Banketxeko langilea
- Aitor Iriondo - 23 urte - Komertziala eta erakundeen nazioartekotze ikaslea
- Ana Santolaya - 57 urte - Zuzendaritza Administraria
- Silvia Gabiola - 55 urte - Administraria
- Julen Etxeberria - 22 urte - Finantza Administraria eta finantza zuzendaritza ikaslea
- Miriam Sanchez - 36 urte - Administrari Komertziala
- Emiliano De Pablo - 71 urte - Jubilatua
- Amaia Arrieta - 66 urte - Jubilatua
- Noemi Otegi – 44 urte – Irakaslea
- Javier Usatorre - 63 – Jubilatua, ostalaritzan aritua.
- Uxue Etxeberria – 18 urte – Lehen Hezkuntzako ikaslea
- Iban Gonzalez – 37 urte – Mekanikaria
- Susana Etxabe – 53 urte – Administraria
- Juan Mari Eguren – 72 - Jubilatua
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31