Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maria Ubarretxena Arrasateko alkategaiak arrasatearren 400 proposamenetik gora jaso ditu entzute ariketaren bitartez
Hauteskunde bulegoa inauguratzeko ekitaldian, Eider Mendoza Diputatu Nagusirako hautagaia bertan zela, Ubarretxenak Arrasateko herritarrek bidalitako ideia, iradokizun eta ekarpenen berri eman du.Maria Ubarretxena Arrasateko alkategaiak 400 proposamenetik gora jaso ditu duela hilabete herrian martxan jarritako entzute ariketaren bidez. Arrasateko EAJ-PNVk triptiko bat bidali zuen, herritarrak inkesta anonimo bat betetzera eta kosturik gabe bidaltzera animatzeko, eta parte-hartze arrakastatsua izan du. Ubarretxenak ekimenaren emaitzen berri eman du gaur arratsaldean, Iturriotz kaleko 21. zenbakian dagoen hauteskunde-bulegoaren irekiera ekitaldian (zabalik izango da aurrerantzean astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17.00etatik 19.00etara). Bertan izan da Eider Mendoza diputatu nagusi izateko hautagaia ere. “Asko eskertzen dugu herritarren inplikazioa, eta proposamen guztiak hartuko ditugu kontuan gure hauteskunde-programan; izan ere, gure helburuak aberastu baino ez dituzte egiten, Arrasatek egunez egun aurrera egiten eta hobetzen jarrai dezan”, adierazi du alkategaiak.
Merkataritza txikiari eta auzoei babesa
Ubarretxenak adierazi duen bezala, entzute ariketa honen bidez hainbat arlori buruzko proposamenak eta iradokizunak jaso dira. Hala ere, gehien errepikatu direnak ondokoak izan dira: saltoki txikiei laguntzea; hainbat auzotarako proposamenak eta kirol-instalazioak hobetzeko beharra, kiroldegia kasu. Era berean, herritarrek nabarmendu dute beharrezkoa dela txakurren jabeak kontzientziatzea maskoten gorozkiak biltzeko eta auzoetan garbiketa areagotzeko betebeharraz. Neurri txikiagoan errepikatu diren proposamenak ere izan dira, baina, hauek ere, Ubarretxenak azaldu duen bezala, “Arrasate herritar guztien eskutik eraikitzen jarraitzeko interesgarriak edo aberasgarriak dira”.
Besteak beste, bizikleten eta patineteen zirkulazioari buruzko ordenantza bat sortzea, terrazak arautzea, aisialdiaz gozatzeko berdegune gehiago izatea, TAOri buruzko aldaketa-iradokizun batzuk, autobus geltoki estalia sortzea eta batez ere gazteentzako enplegua bultzatzea eta adikzioei aurre egiteko neurriak hartzea izan dira horien adibide. Jasotako 400 erantzun baino gehiagotik, %80 posta bidez erantzun dira eta berriro bidali zaizkie jeltzaleei; %20, berriz, online bete dira.
Eider Mendozak, bere aldetik, Arrasaten egin diren entzute aktiboko ariketa txalotu du. “Herritarren partaidetza jarduera politikoan txertatzeak herritarren konfiantza sortzen laguntzen du”, azaldu du. Diputatu nagusirako hautagaiaren ustetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da bizi ditugun garai hauetan partaidetzaren bideak zabaldu eta horretarako kanal berriak irekitzea, eta elkarlaneko gobernantza eredua sustatzearen alde egin du: “Esku artean ditugun erronkak sekulakoak direlako; eta erantzunetan eraginkorrak izateko, guztion inplikazioa behar dugu. Beraz, argi dago zergatik jarraitu behar dugun partaidetzaren eta elkarlanaren aldeko apustuarekin”. Gaineratu duenez, EAJ-PNVk urteak daramatza gobernantza modu berrien alde lan egiten, “eta politika eta kudeaketa publikoa herritarrei gerturatzen jarraitzeko estrategiekin jarraituko dugu lanean, Gipuzkoak eta Gipuzkoako herriak aurrera egiteko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31