Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/04/05

Xabier Otxoa Usurbilgo EAJko alkategaiak Aritzeta zerbitzugunea eta Kalezar lotuko dituen errepide berri bat egitea proposatzen du

“Hori posible egiteko beharrezkoa den lan guztia egitera konprometitzen gara”

Xabier Otxoak, Usurbilgo EAJ-PNVko zerrendaburuak egin duen agerraldian   GI-20 errepidean dagoen Aritzetako zerbitzugunetik  Kalezarreraino lotu dezaken errepide berria eraikitzeko beharrezkoa den lan guztia egiteko konpromezua adierazi du.

Kalezar bertan egindako adierazpenetan esan du: “gaur egun Usurbil moduko herri batek daukan herriko sarrera-irteera onartu ezina da . Ez da batere segurua. Ez oinezkoentzako, ez da bizikletentzako ez da ibilgailuentzako ere”.

“Horregatik- jarraitu du- proposatzen dugu beste sarrera-irteera berri bat, Aritzetako zerbitzugunetik Kalezarreraino lotuko duena. Eta hori posible egiteko beharrezkoa den lan guztia egitera konprometitzen gara”.

Otxoak gogoratu du konpromezu hau EAJko gizon-emakumeak Usurbilerako dituzten lehentasunetako bat dela “usurbildarren etxeetara helarazi berri ditugun bost konpromezuen artean”. “Hau gauzatzeko erakundeen arteko ezinbesteko lana beharko da, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Usurbilgo udalaren artekoa eta gu prest gaude elkarlan horretarako” azpimarratu du. 

Amaitzeko eta maiatzeko udal hauteskundeei begira, hautagai jeltzaleak aurreratu du hautagaien zerrenda osatzen ari direla eta honekin batera “Usurbilgo ekonomia zein kultura arloko eta gizarte eragileekin datorren urteetara begira herriak izango dituen erronkak kontrastatzen ari gara”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube