Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/04/04

Entzute, elkarrizketa eta Donostian kilometro askotako kanpaina

Egungo Donostiako alkate eta berrautatzerako hautagai Eneko Goiak parte hartzera dei egin du, izan ere, jokoan egongo da Europan erreferente izango den ilusioa duen Donostia eraikitzen jarraitzea ala asmo handirik ez duen antzinara itzultzea
Entzute, elkarrizketa eta Donostian kilometro askotako kanpaina

Donostiako alkate eta EAJ-PNVren alkategai Eneko Goiak maiatzaren 28ko udal hauteskundetarako proposamenaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu. Hainbat komunikabiderekin egindako lan-gosarian egin du aurkezpena eta, bertan, adierazi du, hurrengo asteetan oinetakoak jantzita eta libreta eskuan Donostian barrena ibiltzen jarraituko dutela donostiar guztien ideiak eta proposamenak jasotzen.

Horrenbestez, Goiak honakoa gaineratu du: “Azken hilabeteotan ehun bat donostiarrekin bilerak egiteko aukera izan dut. Bilera horiek ez dira publiko egin, eta horri esker zintzotasunez hitz egin ahal izan dugu amesten duten hiriari buruz, eta hiri horrek izan beharko lituzkeen gauzei buruz eta gustuko ez dituztenei buruz. Bilera horiek arratsaldez egin ditugu eta, bertan, hiritarrek hainbat proposamen jarri dituzte mahai gainean, baita  kexu eta ardurak ere. Eta hori izango da gure ibilbide orria: entzute, elkarrizketa eta kilometro askotako kanpaina egingo dugu Donostia bizitzeko, bizikidetzarako, lan egiteko eta disfrutatzeko Europako hiri onena izateko behar diren ekarpen guztiak jasotzeko”.

Eneko Goiak zehaztu du ere, azken hilabeteetan hainbat komunikazio kanal ireki dituela donostiarrek proposamenak edota dituzten zalantzak eta ardurak bidaltzeko. Halaber, Aste Santuaren ondoren EAJ-PNVk batzarra egingo du, eta bertan, hainbat hilabetetan landutako hauteskunde-egitasmoa itxiko du, hain zuzen ere, jasotako proposamenak kontuan hartuko dituen egitasmoa.

Goiak esan du, Donostia hiri dinamikoa, exijentea, eta bizi-kalitate handikoa dela, eta gehiago izan nahi duela. Hortaz, bere konpromisoa adierazi du, aurrera egiten jarraitzeko, proiektu zehatzekin, hain zuzen ere, egin daitezkeen proiektuekin eta, ez ordea, proposamen demagogiko eta populistekin.

Ilusioa eta aurrera egitea, ala atzera egitea

EAJ-PNVren Donostiako alkategatiak segidakoa azpimarratu du: “Maiatzaren 28an donostiarrok erabaki beharko dugu hiria aurrera egiten lagunduko duen ilusio handiko eredua – hain zuzen ere lidergo sendoa eta egonkortasun politiko eta instituzionalean oinarria duen eredua – ala eredu zaharkitu bat – hain zuzen ere, hiri itxi batera itzuli eta etengabeko eztabaidan murgilduta dagoen asmo handirik eta Europan erreferente izan nahi ez duen hiri geldituaren eredua – nahi dugun”.

Horren harian, Eneko Goiak berretsi du Donostia bizitzeko, bizikidetzarako, lan egiteko eta disfrutatzeko Europako hiri onena egiteko konpromisoa. Eta horretarako nabarmendu du, ezinbestekoa dela ehun ekonomiko lehiakorra izatea, hain zuzen ere, kalitatezko enplegua sortzen jarraituko duen ehun ekonomikoa. Eta hori lortzeko Miramongo Parke Teknologikoaren hedapena eta Eskusaitzetako industrialdea garatzea giltzarri izango dira.

Goiak gainerako erakundeekin, unibertsitateekin eta gainerako eragileekin elkarlanean jarraitzearen alde egin du zientzia eta ezagutzan Europako hiri erreferente izateko. Horiek horrela, gogorarazi du Mubil, Naturklima, OTIS edo Gipuzkoako Farmazi Banatzailea, besteak beste, Gipuzkoako industrialde handienaren protagonista izango direla, eta berriz, Viralgenek, Biotech Foodsek, BioDonostiak, Ikerbasquek, DIPCk eta beste hainbatek Miramon eta Ibatea ikerketan, zientzian eta ezagutzan erreferente egingo dutela. “Oinarri sendoak ditugu zientzian eta ezagutzan dugun lekua kontsolidatzeko” esan du.

Etxebizitza donostiarrentzat

Hirian etxebizitza publikoaren eskaintza hobetzea da egungo alkatearen eta berrautatzerako hautagai Eneko Goiak hurrengo lau urteetarako jarri duen beste helburuetako bat.

Horiek horrela, honakoa adierazi du: “Hainbat garapen martxan ditugu, eta bertan 2.000 etxebizitza sortuko dira hurrengo bi edo hiru urtetan. Eta era berean, Loiolako Kuartelen lur-sailaren eta Easoko trenbidearen eremuaren garapenei esker bost mila edo sei mila etxebizitza berri izateko aukera izango dugu hurrengo hamarkadan”. Eta gaineratu du, helburua dela donostiarrek euren bizitza proiektuak hirian garatzen jarraitzea.

Turismo jasangarria

Era berean, Goiak jarduera turistikoari aipamena egin dio: “Jarduera garrantzitsua da hiriarentzat aberastasuna sortzen duelako eta, beraz, zaindu beharreko zerbait da, baina are garrantzitsuagoa da donostiarren ongizatea eta bizi-kalitatea”.

Horrenbestez, gogorarazi du, 2018tik hainbat neurri hartu dituztela, eta azkena hotel zein erabilera turistikoko etxebizitza gehiago ez baimentzeko erabakia izan dela. Horiek horrela, azpimarratu du, azken neurriak hirian dagoen iritziarekin bat egiten duela, eta esan du ez dela berandu iritsi, izan ere, erabateko segurtasun juridikoa bermatzea lortu denean hartu da, eta horri esker, udal talde guztiek aho batez onartu dute neurria.

Arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana

Halaber, Goiak arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaren alde egin du. Eredu horri esker ekonomia-, gizarte-, kultura- edo kirol-eragileen iritziak funtsezkoak dira erabakiak hartzeko orduan proiektu traktoreak sustatzen jarraitzeko.

Horiek horrela, gogorarazi du, Anoetako Estadioa berritu egin dela erakundeen eta Realaren elkarlanari esker: “Eredu horri esker baikortasunez begiratzen diogu etorkizunean Anetako kirol hiria berritzeko”.

Ildo beretik, azpimarratu du, miniestadioa berritzeko lanak urte honetan hasiko direla eta lan horiek ere hiru erakundeen eta Realaren elkarlanari esker egingo direla. Eta halaber, gainerako kirol instalazioak berritzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik egiteko pausoak ematen ari direla. Helburua da, Donostiak Illunben behar duen erabilera anitzeko instalazioa izatea, eta gainerakoak berritzea eta puntako instalazioak izatea.

Parte hartzeko deia

Azkenik, Eneko Goiak donostiarrei dei egin die, parte hartzeko, bai datozen bi hilabeteotan proposamena, ideiak eta proiektuak partekatuz, bai maiatzaren 28an bozka emanez, ordezkariak aukeratzeko. Hortaz, Goiak azpimarratu du, donostiar guztien bozkak garrantzitsuak dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube