Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/03/24

Joseba Egibar: “Egun Gipuzkoa puntako lurraldea da, nahiz eta ezker abertzaleak guztiari ezetz esateko estrategia duen”

Eneko Goiak esan du, hilabete batzuk barru donostiarrek erabaki beharko dutela nolako hiri-eredua nahi duten hurrengo belaunaldientzat: Donostia positiboa edo guztia kritikatzen duen eta beti modu negatiboan pentsatzen duen hiria
Joseba Egibar: “Egun Gipuzkoa puntako lurraldea da, nahiz eta ezker abertzaleak guztiari ezetz esateko estrategia duen”

Donostiako Amarako Batzoki berrituak EAJ-PNVren alderdikideen topaketa hartu du gaur arratsaldean. Bertan, GBBren presidente Joseba Egibarrek eta Donostiako alkate eta hautagai Eneko Goiak hainbat hausnarketa partekatu dituzte hurrengo udal-hauteskundeetara begira. 

Joseba Egibarrek azpimarra jarri du, Gipuzkoa eta Donostia arlo guztietan puntako lurralde direla, nahiz eta esker abertzaleak guztiari ezetz esateko estrategia duen, hain zuzen ere, egun amnesian, ahanzturan, adanismoan eta apainketa politikoan izkutatu eta kamuflatu nahi duten ezetz esateko estrategia.

Horren harian, Egibarrek nabarmendu du, EAJ-PNVk Donostian eta Gipuzkoa gobernu akordioen lidergoa izaten jarraituko duela. Izan ere, ziurgabetasunaren eta hauskortasunaren aurrean, EAJ-PNVk segurtasuna, sendotasuna, konfiantza eta etorkizunerako proiektuak eskaintzen ditu.

Eta ziurgabetasunari aurre egiteko, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak elkarlanaren eta ardura politiko eta instituzionala partekatzearen alde egin du. Izan ere, erkidego politiko bezala indartsuago egiten gaitu, pertsona guztiak babesten duten elkartasuna eta gizarte-justizia posible egiten ditu,egungo mendekotasun-esparrua gainditzen duten autogobernu osoko egitura politikoen onarpena bilatzen du”.

Horrenbestez, Joseba Egibarrek salatu du, egoera zenbat eta okerragoa izan, gobernuaren higadura handiagoa izango dela, eta beraz, ardurarik ez duen oposizioarentzat hobeagoa dela pentsatzen dutenen arduragabekeria.

Hortaz, zerbitzu publikoak eta gizarte babeserako politikak bermatzen jarraitzea helburu duen gobernu ekintzaren aldeko apustua egin du. Hain zuzen ere, zuhurtzia oinarri izango duten politiken alde, defizitpublikoa kontrolatzearen alde, eta heldu izan izango litzatekeen zorpetzean eroriko ez diren politiken alde. Egibarren iritziz, aurrera egiten jarraitzeko unea da, erabaki ekonomiko, sozial eta politiko egokiak hartuz, ekonomia- eta gizarte-garapen zuzena duen Euskadi burujabea lortzeko.

Hiri konprometitua  

Bestalde, Donostiako alkate eta EAJ-PNVren alkategaiEneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua izango da hiritarren konpromisoa etorkizuneko Donostia elkarrekin eraikitzen jarraitzeko”. Horiek horrela, gogoratu ditu hamasei urterekin alderdikide egin zenean Amarako egoitzan bizitako hainbat pasarte: “Etxe ondoan nuen egoitza hau, eta bertan hezi ginen eta auzoan antolatzen ziren hainbat ekintzatan parte hartu genuen”.

Goiak esan du, hilabete gutxi barru donostiarrek berriro erabaki beharko dutela nolako hiri eredua nahi duten hurrengo belaunaldientzat: Donostia positiboa ala guztia kritikatzen duen eta beti pentsamendu negatiboak dituen hiria. 

Hortaz, segidakoa gaineratu du: “Guk argi dugu. Donostia Europako hiri onena bizitzeko, elkar bizitzeko, lan egiteko eta disfrutatzeko izatea nahi dugu. Hau da, proiektu ekonomiko handiak erakartzeko gai izaten jarraituko duen Donostia, IBMk jarriko duen ordenadore kuantikoaren antzekoak; edo Loiolako Kuartelak bezalako eremuak berreskuratu eta gazteek hirian euren bizitza proiektua garatzen jarraitzearen aldeko apustua egiten duen Donostia”.

Gainera, Goiak esan du, mugikortasun eredu berriak garatzen dituen hiri jasangarriago batetan eta kulturaeskaintza handia duen hirian bizitzen jarraitu nahi duela. Eta hori guztia, inor atzean utzi gabe, gizarteratzearen alde eginaz eta behar gehien duten adineko pertsonak hartatuz. 

Era berean, auzo guztiek hirian duten papera aldarrikatu du: “Donostiako auzoak oso bereziak dira. Bakoitzak bere izaera eta beharrak ditu. Eta guztiek dituzten proiektu eta erronkei modu erabakiorran eta baikortasunez heltzen diegu. Izan ere, auzo guztiak izango dira etorkizuneko Donostiaren protagonista nagusiak. Aurrera egiten duen auzoa, hobetzen doan hiriaren isla da”. 

Halaber, eskatu du zentzudun izateko, eta hiri bezala, elkarrekin, aurrera egiten jarraitzeko egindako guztia kritikatuko dutenei, eta hiritarren beldurrak eta segurtasun ezak erabili nahiko dituztenei. Hortaz, dei egin du, “donostiar izateaz dugun harrotasuna ateratzeko. Izan ere baikortasuna, konpromisoa, eta eguneroko lanari esker aro berriek ekarriko dituzten aldaketei aurre egin ahal izango diegu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube