Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maialen Gurrutxagak, Elgoibarko EAJ-PNVren alkategaiak, talde sendoa, konprometitua eta anitza aurkeztu du
Gurrutxagak taldearen prestutasuna eta eskuzabaltasuna azpimarratu ditu eta guztiek elkarrekin, orain arte EAJk Elgoibarren egindako bideari jarraipena emango diola azaldu du, pertsonak eta pertsonen ongizatea, industria eta eremu sozioekonomikoa eta herrigintza lan-ardatz gisa hartuta.Maialen Gurrutxagak, datozen udal hauteskundeetarako Elgoibarko EAJ-PNVren alkategaiak, 2023-2027 legealdian bidelagun izango duen taldea aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean.
Elgoibarrek etorkizunera begira jarrai dezan talde “sendoa, konprometitua eta anitza” osatu duela azpimarratu du Gurrutxagak, “bide honi ilusioz, prestutasunez eta eskuzabaltasunez heltzen dion taldea, alegia”.
“Oso eskerturik nago talde kide guztiei, hasieratik proiektu honekiko eta, bereziki Elgoibar eta elgoibartarren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko erakutsitako ilusio eta konpromisoagatik. Herriaren eta herritarren alde lan egiteko proiektu sendoa osatu dugu eta gogotsu gaude elgoibartarrekin batera aurrera eramateko”, adierazi du Gurrutxagak.
Gurrutxagak, halaber, 2023-2027rako lehentasunezko lan ardatzak azpimarratu ditu. Horri jarraiki, pertsonak eta pertsonen ongizatea, industria eta eremu sozioekonomikoa eta herrigintza izango dira Elgoibarko EAJ-PNVk datozen lau urtetarako landu duen proiektuaren zutabe nagusiak: Errezabal egoitzaren eraikitzea, anbulatorio berria, etxebizitza arloan gazteentzako politika sendoak garatzen jarraitzea, auzoetako irisgarritasuna, industria ehuna babestu eta kalitatezko enplegua sortzea, eragileen lana balioan jarri eta elkarlana indartzea… “Proiektu sendoa eta talde are sendoagoa osatu dugu eta ziur nago lan bikaina egingo dugula elkarrekin elgoibartarren alde”.
Ekitaldia amaitzeko, Gurrutxagak eskerrak eman dizkio udal gobernu taldeari “guztien lanari esker lortu baitugu Elgoibar etorkizunera begira jartzea”, azaldu du. “Zailtasunak zailtasun, gobernu taldeak duela 4 urte emandako hitza bete du eta legealdi konplexu honen baitan, txalotzekoa da egin duen lan hori”, gehitu du Gurrutxagak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31