Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoy: “Gure adinekoen zaintza eta behartsuenen gizarteratzea funtsezkoa da EAJrentzat”
Gaur, IDEIAlekun antolatutako hitzaldian, non Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua, izan da gonbidatu berezia. Bertan, Xabier Iridoyk, EAJ-PNVko Irungo alkategaiak, jakitera eman duenez, duela hilabete batzuk gizarte arloarekin lotutako hiriko hainbat elkartetako ordezkariekin eta eragilerekin bilera erronda hasi zuten, eta bertan gizarte politiken egungo egoera eta etorkizuneko perspektibak aztertu dituzte.Iridoyk azaldu duenez, topaketen helburua ongizateko eta gizarte-babeseko sistema publikoak dituen erronkak erantzutea da, betiere iraunkortasunari begira. “Funtsezkoena da pertsonak eta haien beharrak jarduera politikoaren erdigunean jartzeko gai izatea eta haien lehentasunak gureak izatea. Pertsonak ez badira gai beren bizi-proiektuak aurrera eramateko, ez dago hiririk. Erronka, gizarte eta komunitate gisa irautea da”, adierazi du.
Hautagai jeltzaleak, gainera, elkartasunaren eta lidergo partekatuaren balioen gainean eraikitako hiria aldarrikatu du. “Udalak hirugarren sektorearekin lankidetzan egin ditzakeen hobekuntza guztiak behar bezala lantzen eta definitzen ari gara, kalteberatasun- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsona guztiei arreta emateko”. Horretarako, Iridoyk ezinbestekotzat jotzen du zeharkako planekin jardutea, “Udalaren eta gainerako erakunde eta eragile sozial eta sektorialen arteko konpromisoan eta lankidetzan oinarrituta”.
Zentzu horretan, Euskadik eta Gipuzkoak Estatuan aitzindaria den sistema bat dutela nabarmendu du Maite Peña diputatuak. “Elkartasuna nortasun-ikur bihurtu dugu, eta harro sentitu behar dugu hauskortasun-egoeran dauden pertsonak alde batera uztea eragozten duen sare bat ehuntzeaz, edonondik datozela ere. Horrek ez du esan nahi hobetu beharreko alderdiak ez daudenik”. Era berean, Arbeseko Egoitza erritmo onean doala jakinarazi nahi izan du, “diputatu bezala Arbesekin konpromiso bat hartu nuen, Covida iritsi zen eta aurrera pausoak gelditzeko beharra ikusi genuen, baina horretaz ere ikasi dugu eta ezagutza guztia proiektua hobetzeko erabili dugu. Abian da Arbeseko obra hasteko lizitazioa. Hitza bete dugu eta egoitza datozen hilabeteetan hasiko da eraikitzen. Covidaren zoritxarra izan dugu, baina Arbes aurrera doa”. Era berean, Peñak nabarmendu nahi izan du zainketen garrantzia eta Irun bezalako hiri batean zerbitzu soziosanitario on bat eskaintzeko beharra; izan ere, “pertsonengandik hurbil egon behar duten zerbitzuak dira, irisgarriak izan behar dute. Egungo hiriek pertsonen arretarako sistema guztiak integratzea lortu behar dute, eta hori da arreta soziosanitarioko sistema eredugarri bat finkatzeko bidea”.
Amaitzeko, EAJ-PNV Irunek Irungo egoerarekin duen konpromisoa azpimarratu nahi izan du Iridoyk. “Denbora asko daramagu aztertzen eta ikasten, proiektuak eta ideiak ditugu. Irunek askoz ere gizarte-arreta handiagoa izan dezake, hainbat sail eta administraziorekin behar bezala koordinatuta. Eta horretan ari gara lanean”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31