Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/03/14

Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatetzarako hautagaiak arrasatearren ekarpenak jasoko ditu entzute ariketa baten bitartez

Datozen egunetan, Arrasateko etxeetara triptiko bat iritsiko da. Bertan, inkesta anonimo bat erraz betetzera eta kosturik gabe bidaltzera animatzen dira herritarrak. Horrez gain, esteka edo QR bidez bete ahal izango da, online.
Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatetzarako hautagaiak arrasatearren ekarpenak jasoko ditu entzute ariketa baten bitartez

Maria Ubarretxena Arrasateko alkatetzarako hautagaiak arrasatearren proposamenak jasoko ditu entzute ariketa baten bidez. Datozen egunetan, inkesta anonimo bat betetzeko eta Arrasateko EAJ-PNVra kosturik gabe bidaltzeko deia egiten duen triptiko bat iritsiko da Arrasateko etxeetara. 2019an arrakastaz egin zuten ekimena, eta, horregatik, esperientzia errepikatzea erabaki dute jeltzaleek. Oraingoan, gainera, inkesta online ere betetzeko aukera eskainiko dute, esteka baten bidez eta QR bat deskargatuz.

“Duela lau urte iritzia eskatu genizuen eta oso aberasgarria izan zen, argi baitugu herritarren ekarpenei esker EAJ-PNVren proposamenei balio erantsia gehitzea lortu genuela. Orduan, ekarpen ugari eta interesgarriak jaso genituen, eta Arrasate eraikitzen jarraitzeko helburu berarekin jarraitzen dugu, herritar guztien eskutik”, adierazi du hautagai jeltzaleak eta Arrasateko egungo alkateak arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan. Ubarretxenak nabarmendu du, “ezinbestekoa” dela arrasatear guztien ahotsa entzutea eta horretarako bideak eskaintzea.

Lau galdera dituen inkesta erraza

Inkestak lau galdera erraz luzatzen dizkie herritarrei: Zein arlotan uste duzu daudela gabeziak Arrasaten?; Zein arlori emango zenioke lehentasuna?; Zein proposamen edo proiektu behar du Arrasatek zure ustez? eta, iradokizunetarako tartea. Inkesta bete ondoren, arrasatearrek egin behar duten gauza bakarra da triptikoaren barruan iritsiko zaien gutun-azalean ipini eta bidaltzeko, inolako kosturik gabe postontzi batean sartu. Gainera, online ere galdetegia bete ahal izango da https://labur.eus/ArrasateEntzunez estekan edo triptikoan sartutako QR kodea eskaneatuz. “8 urte daramatzagu Arrasateko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko konpromiso serio eta irmoarekin, beharrezko zerbitzuak eta azpiegiturak sustatuz eta errealitate bihurtuz. Udaletxeko ateak ere ireki ditugu eta herritar guztiei entzuteko prest gaude, inor baztertu gabe”, nabarmendu du hautagaiak. Ubarretxenak adierazi du maiatzaren 28ko hauteskundeetarako programa lantzen hasi direla, eta gogorarazi du duela aste batzuk arrasatearrek aurrerapen bat ezagutu ahal izan dutela. “Orain, zuen kezkak, iradokizunak eta hobetzeko eskaerak ezagutu nahi ditugu, Arrasatek aurrera egiten jarrai dezan. Proposamen guztiak irakurri eta aztertuko ditugu, eta irtenbideak bilatzen saiatuko gara. Arrasatek aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa adierazten dut. Zuen esanetara nago, Arrasate hobe baten alde”, gaineratu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube