Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoy: “Madrilek Irunen zubi berri baten beharra dagoela onartzea lortu du EAJk”
Talde jeltzaleak iragarri du Santano alkateari Ez Ohiko Osoko Bilkura berezia deitzea eskatuko diola, hala Udalak Via Irunek duen planteamendua bideratu dezan eta San Miguel eta Pio XXI lotuko lituzkeen zubi berria txerta dezanIrungo hiri-berroneratze handiak erabatekoa izan behar du, asmo handikoa, 2018ra arte planteatzen zen bezala. Tamalez, errealitatea zera da, trenbidearen berroneratzea gure hiriaren hiri-berroneratze garrantzitsuentzat saldu ondoren, Santano alkatea hainbat erakundek eta Udalean dauden udal-talde guztiek adostutakoaren zati txiki batekin konformatzen ari dela.
Orain arte, planteatzen ari den Via Irun proiektuak ez du aurreikusten, herritarrek hainbeste eskatzen duten trenbideen estaltzea, ezta Colon pasealekuko zubian sortzen den botila-lepoa arintzen lagunduko lukeen bide-konexiorik ere.
Bizi dugun egoeraren aurrean, eta Santano alkatearen konformismoaren aurrean, Irungo EAJ-PNVtik behar hau Diputatuen Kongresura eraman dugu eta Madrilek Irunerako zubi berri baten beharra onartzea lortu dugu. Hala ba, Iñigo Barandiaran diputatuak, lorpenaz pozteaz gain, adierazi du “EAJtik ez dugu ulertzen erakunde eta talde tekniko guztien aldeko iritzia duen proiektua ez kontuan edukitzea, batez ere kontuan izanik, Estatuak Irunekin duen zor historikoarekin alderatuta inbertsio hutsalarekin gaur egun bizi den egoera gainditzea ahalbidetuko lukeelako zubi berri honek. Egingarria, desiragarria, eta erraza da hiri- eta gizarte-ikuspegitik. Aipatzekoa da, gainera, atzo Madrilgo PSOEk Irungo PSEren jarreragatik nolabaiteko kezka zuela ikusi genuela”.
Era berean, Xabier Iridoyk agerian utzi nahi izan du bere taldea prest dagoela Irun hobeago baten alde lan egiteko. “Madrilen, Irunen zubi berri baten beharra ikusten dute, trenbide eremuan. Zergatik ez dute ikusten udal gobernuan? Harrigarria da. Gure hirian, Colon pasealekuko zubiaren inguruan, sortzen den trafikoa arintzeko aukera baten aurrean gaude. Beraz, hiriarentzat hain garrantzitsua den gai baten aurrean gaudenez, jakinarazten dugu Santano alkateari eskatuko diogula Ez Ohiko Osoko Bilkura deitzeko, Via Irunen egungo planteamendua bideratzeko eta San Migel eta Pio XII.a lotuko dituen zubia sartzeko. Zubi berri hau EAJren agendan egongo da, eta irmo lan egingo dugu Gobernu Zentralak eta ADIFek finantzatu dezaten”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31