Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak demokraziako emakume zinegotzi guztiak omendu ditu
Ekitaldian hogeita hamar bat zinegotzik parte hartu dute, lehenengo Udaletik gaur egunera arte Udalbatza osatu dutenakDonostiako Udalak omenaldia egin die demokraziaren lehen Udaletik gaur egunera arte zinegotzi izan eta diren emakume guztiei.
HAZI, BIZI, IRAUN – LAS VOCES izenburupean, omenaldiaren helburua izan da zinegotzi guztiei eskerrak ematea espazio publikoan eta erakundeetan emakumeak ikusarazteko egindako lanagatik.
Eneko Goia alkateak nabarmendu du erantzukizun lanetan emakumeak duen presentziak ez duela zerikusirik duela urte batzuetako errealitatearekin. “Eta hori posible izan da emakume askoren ahaleginari, borrokari, jarraikitasunari eta perseberantziari esker. Besteak beste, gaur hemen daudenenak eta bidaia honetan lagundu zietenenak”, adierazi du alkateak.
Ekitaldia gaur arratsaldean egin da Udaletxeko Udalbatza Aretoan, eta hogeita hamar bat zinegotzik hartu dute parte, 1978tik Udalbatza osatu eta osatzen duten 61 emakumeak ordezkatuz.
Horiek guztiek benetako aurrerapena lortzeko egin zuten eta egiten duten bidea gogoratzeko aukera izan dute, gizonek eta emakumeek beren bidea berdintasunean aurkitu ahal izateko espazioak irekiz.
Gainera, zinegotziek hainbat erakundetako ordezkaritza zabalaren babesa izan dute, baita omenaldian parte hartu nahi izan duten udalbatzako kideena, senideena eta herritarrena ere.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31