Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Berdintasun politikak funtsezko elementua dira gizarte jasangarri eta justu bat eraikitzeko garaian”
Aldundiak erakunde adierazpena onartu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, eta berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berritu duGipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartu du gaur, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Adierazpen horretan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana eta konpromisoa berresten dira, “berdintasun politikak funtsezko elementuak baitira gizarte jasangarria eta bidezkoa eraikitzeko”. Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak eta Nerea Isasi Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko foru zuzendariak irakurri dute jendaurrean dokumentu hori, Aldundiaren kanpoaldean egindako agerraldian. Halaber, Foru Aldundiak bat egin du aurtengo martxoaren 8ko kanpaina instituzionalaren leloarekin: Gora emakumeak!. Emakundek, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, EUDELek eta EAEko hiru hiriburuetako udalek bultzatzen dute kanpaina hori.
Mendoza eta Isasik esan dute Emakumeen eta gizonen berdintasuna, oinarrizko giza eskubidea izateaz gain, gizarte demokratiko, justu eta kohesionatu bat eraikitzeko “ezinbesteko” osagaia dela. “Martxoaren 8ak, Emakumeen Nazioarteko Egunak, testuinguru egokia eskaintzen digu berdintasunaren bidean egindako lorpenak aztertzeko, baita egiteko dagoen guztia azaleratzeko ere. Aldi berean, gure gizartearen bilakaeran arrastoa utzi duten emakumeen jarduna gogoratzeko abagunea da; haien adorea, jakintza eta determinazioa aitortzeko unea”, aldeztu dute.
Foru arduradunek gogoratu dute Europan desberdintasun maila txikiena duen pertsonen komunitateetako bat izan nahi duela Gipuzkoak baina, “ahalegin horretan, oraindik ere emakumeak desabantaila egoeran ageri direla eremu askotan, baita gure lurraldean ere”. Horregatik, adierazi dute lehentasunezkoa dela emakumeen lidergoak sustatzea, “ikuspegi feminista gobernantzan txertatuz eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuz”. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere zabalago batetik ulertuz. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatuz.
“Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenen esparruan, emakumeen lidergoa bultzatzeko eta beren bizitzak autonomiaz zuzentzeko eta bizitzako esparru guztietan berdintasunean parte hartzeko aukera emango dieten baldintzak sortzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako, erakunde horrek emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziala sustatzeko konpromisoa hartzen du”, azaldu dute. Horrela, berdintasunaren alde lanean jarraitzearen konpromisoa berritzearekin batera, foru erakundeak Gipuzkoako emakumeen etxeak indartu eta sarean lan egitea sustatuko ditu, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean ahalduntzeko, prebenitzeko eta erreparazioko gune gisa.
Foru erakundea lurraldeko gizarte- eta elkarte-mugimendu feministaren arteko lankidetza prozesuak indartzera ere konprometitu da, eta Gipuzkoako udalerrietan berdintasunerako tokiko politikak bultzatzera, emakumeen eguneroko bizitzan eragin zuzena izan dezaten, autonomiarako, ahalduntzerako eta parte-hartze sozialerako baldintzak hobetuz. “Zaintzaren ikuspegitik emakumeek jasaten duten karga desorekatua da eta Foru Aldundiak berretsi egiten du kontziliazio erantzunkidea eta zaintzaren eremuan, berdintasuna sustatzeko politiken beharra”, nabarmendu dute Mendoza eta Isasik. Azkenik, Aldundiak lurraldeko enpresetan berdintasunerako politikak sustatzearen alde egingo du, emakumeen kalitatezko enplegua eta autonomia ekonomikoa hobetzeko, bai eta zaintzan gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna hobetzeko ere; eta gainerako euskal erakundeekin elkarlanean jarraituko du, emakumeen kontrako indarkeriaren amaituko duten politikak garatzen.
Gora emakumeak!
Foru bozeramaileak aukera baliatu du gogoratzeko Foru Aldundia martxoaren 8ari begira hainbat euskal erakundek abiatu duten kanpainarekin bat egin duela. Mendozak zehaztu duenez, kanpainak erakusten du “zein diren emakumeei oraindik berdintasunez lidergo-postu horietara iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola emakumeak postu horiek betetzeko gutxiago prestatuta daudela”. Kanpaina martxoaren 14ra arte egingo da, eta kalean eskaileren bitartez islatzen da, emakumeek emakume izateagatik oztoporik gabe gora egin behar dutela gogorarazteko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31