Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaiako EAJ-PNVk Josemi Antia Albizu izendatu du udal hauteskundeetarako alkategai.
Josemi Antia Albizu: “Ilusio eta emozio handiz heltzen diot erronkari eta bihotzez eskertzen dut nigan jarritako konfidantza. Ez dago ohore handiagorik zumaiar batentzat eta nire onena emango dut Zumaiak aurrera egiteko.”Zumaiako EAJ-PNVk Josemi Antia Albizu izendatu du udal hauteskundeetarako alkategai. Antiak ilusio eta emozio handiarekin hartu du izendapena, eta Zumaiaren alde eta Zumaiarentzat lan egiteko eta zumaiar guztientzako etorkizuna eraikitzeko gogoz, inor alde batera utzi gabe.
Antiak 60 urte ditu eta esperientzia handia du talde-lanean eta pertsonen eta erakundeen koordinazioan; “horrek gaitasun handia ematen dio Zumaiak behar duen udala gidatzeko.”
Pertsona konprometitua eta talde lanean ohitua.
Abertzalea eta kirol zalea, Ibilbide luzea du Antiak herriko politika eta kirol bizitzan. Gazte-gaztetatik politikagintzarekin konprometitua, hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik EAJ-PNV alderdian dihardu, Zumaiako EAJren herri erakundeko barne karguetan zein Zumaiako Udaleko zinegotzi karguan.
Pulpo eskubaloi taldean ere ibilbide luzea du, klubeko jokalaria, entrenatzailea eta presidentea izandakoa da eta gaur egun Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko presidentea da.
Eaj-ko bere kideen hitzetan “Bere bizi esperientziak eta izaera atsegin eta gertuak Zumaiak bizitasuna eta dinamismoa berreskuratzeko behar duen bultzada zuzentzeko pertsona egokia izatea eragiten dute.” Era berean, eskerrak eman dizkiote hautagaiari erronka handi honi heltzeagatik: “erakutsitako prestasunagatik eta konpromisoagatik.”
Antia-k adierazi duenez :“Zumaia oparo eta alai bat behar dugu, bere nortasunaz harro dagoen herria, zumaiar guztion ongizateaz arduratzen dena eta neurri berdinean, herri euskalduna, errespetuzko herria, herri abegikorra, herri berdinzalea eta herri aktiboa. Talde lana eta emandako hitzari errespetua izango dira nire jardueraren iparorratzak”
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31