Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Rodrigo Vilar Aranda izango da Ibarrako alkatetzarako EAJko hautagaia
“Ilusio handiz” hartu du hautagaitza, eta Ibarrak aurrera egiteko eta hazten jarraitzeko “konpromisoa” adierazi duIbarrako EAJk Rodrigo Vilar Aranda aukeratu du datozen udal hauteskundeetan jeltzaleen zerrendaburu izateko. Alderdiak babes osoa eman dio gazte ibartarrari eta honek berarengan jarritako konfiantza eskertu du. “Herriarentzat eta herriarekin egingo dugu lan inor baztertzen ez duen Ibarra bat eraikitzeko”, adierazi du Vilarrek.
Gaur goizean Ibarran egindako aurkezpenera, besteak beste, Olatz Peon Ormazabal, Batzar Nagusietarako Oria bailarako zerrendaburua, eta Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, gerturatu dira haien babesa erakusteko. “Orain, aurrera egiteko garaia da. Eta aurrera egiteko, garai honetan, oinak lurrean eduki behar dira, burua argi, jakin zer proiektu landu nahi ditugun, eskuak lanerako eta besoak zabalik. Euskara ahoan eta herria bihotzean. Ezaugarri eta birtute horiek guztiak islatzen ditu Rodrigok”, adierazi du Egibarrek. “Gure nazio proiektuak bi zutabe nagusi ditu –erantsi du–: bata gizarte eraikuntza eta bestea nazio eraikuntza. Eta bi zutabe horiek elkar hartuta eraiki behar dira. Hor dago gure indarra. Hamarkada guzti hauetan hori defenditu eta landu dugu”.
Lau urte oposizioan eman ondoren, Rodrigok alkatetzarako duen gogoa eta konpromisoa berretsi du: “Aldaketarako garaia da, Ibarrarako proiektu desberdinak egiteko garaia, gure herria Tolosaldearen, Gipuzkoaren eta Euskadiren erdigunean jartzeko. Legegintzaldi honetan erakutsi dugu lan egiteko gaudela, gure lehentasuna Ibarra dela, eta elkarrizketa eta hurbilketa erabiltzen dugula arazoak konpontzeko”. Proposamen zehatzak eta proiektu berrien beharra dagoela ere adierazi du gaurko agerraldian: “gure interesa herria hazten jarraitzea da, Ibarrak aurrera egiteko, eta erreferente izatea Euskadiko bizikidetza-eredu gisa. Guztiontzako herri bat eraikiko dugu, edozein ideia edo pentsamenduengatik inor baztertu gabe”.
Udalerriak dituen beharrei erantzuna emateko sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil dauden hainbat neurri aurreratu ditu Rodrigok. Hala nola: gizarte politiketan “buru-belarri inplikatuko” dela iragarri du, herriaren garbiketari eta hondakinen kudeaketari dagozkion neurriak hartuko dituztela, hirugarren sektorea biziberritzeko laguntzak sortuko dituela eta bide azpiegiturak landuko dituela.
Rodrigok ilusio handiz hartu du alkategai izateko konpromisoa: “Azken 4 urte hauetan Ibarrako Udaleko zinegotzi gisa funtzionamendua ikasi ondoren, nire taldeak babesa eman dit alkategai izateko. Datozen 4 urteetan berriz, herri bizi bat eraikitzeko egingo dugu lan, tradizioa errespetatuko duena, baina ez duena Ibarra modernoago bat eragotziko”. Ibarra “ahalmena” duen udalerria izanik, “lana eta lankidetzaren bidez” oso proiektu garrantzitsuak gauzatu daitezkeela adierazi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31