Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/03/01

EAJ-PNVk gure hiriko kiroldegiek bizi duten egoera saihesgarria zela adierazi du

Talde jeltzaleak elkarrizketei berriro ekiteko gonbitea egin die bi aldeei, eta udal gobernuari beste erabaki batekin inplikatzea ere eskatu dio
EAJ-PNVk gure hiriko kiroldegiek bizi duten egoera saihesgarria zela adierazi du

Irungo, Artalekuko eta Azken Portuko, kirol-instalazioek kudeatzaile berria dute 2022ko irailetik. Instalazioak kudeatzen dituen enpresa berri horrek kontratu bat sinatu zuen Udalarekin, orain hilabete batzuk, non, besteak beste, eta, tamalez, ez zen jaso langileen soldaten eguneratzea.

Kontratu horrek zalantzak eta ezinegona sortu ditu langileen artean, eta hauek protestara eta grebarako deialdira eraman ditu. Egoera saihesgarria eta desiraezina da erabiltzaile eta abonatu guztientzat. Egia da udal gobernua ez dela egoera horri ekonomikoki aurre egiteko arduraduna, baina Udalaren esku dago, horrelako kontratu bat eskaini aurretik, sor daitekeen egoera aurreikustea. Are gehiago, udal-gobernuak aukera izan du enpresaren eta langileen egungo egoera saihesteko eta bideratzeko neurriak martxan jartzeko.

Beste behin ere, saihestu zitekeen egoera baten aurrean gaude, egungo udal-gobernuaren eta alkatearen kudeaketa ez-eraginkorra azaleratzen duena. Irun paralisira eta aukerak galtzera eramaten ari den kudeaketa. Planifikazio politikorik eza nabarmena izan den errealitate baten aurrean gaude.

EAJ-PNVtik kirol instalazioen kudeaketan lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten dugu. Kudeaketa eredu horrek eraginkortasuna erakutsi du, eta interes orokorra betetzea defendatzen du. Baina, era berean, Irunek gabezia handiak ditu instalazioei dagokienez. Irunek instalazio gehiago eta hobeak merezi ditu, eta lanean jarraituko dugu irundarrek beren beharretara egokitutako instalazioak izan ditzaten.

Horregatik guztiagatik, eta deitutako greba ikusita, inplikatutako bi aldeei dei egin nahi diegu elkarrizketei berrekin diezaieten eta, udal gobernuari eskatzen diogu gai honetan tinko inplika dadin, horrela langileek eta erabiltzaileek pairatzen duten egoera honi irtenbide bat eman ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube