Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaiako EAJ-PNVk agerian utzi du herriak okerrera egin duela
Nahiz eta aurrekontu errekorra izan eta udal brigadako langile kopurua handitu egin den Zumaiak okerrera egin duEAJ-PNVk atsekabea adierazi du, “Zumaia lurraldeko herririk politenetakoa izan arren, azaltzen duen irudia eta sumatzen dugun sentsazioa, zumaiarrak eta bisitariak hala adierazita, utzikeria eta gainbehera delako”.
“Barandak, petrilak eta farolak, pintura zartatu eta herdoilduarekin; banku ajatu eta goroldioz estaliak; baldosa solteak, lorategiak zaindu gabe, berritu gabeko hiri-elementuak, garbitasun falta nabarmena, eta, tamalez, eta abar luzea”. Zumaiako EAJ-PNVk, otsailaren 13an egindako azken Hirigintza Batzordearen ondoren agerian utzi dituenak, espazio publikoaren hondatzearen erakusgarrietako batzuk dira. Jeltzaleek diotenez, “behar den gutxienekora ere iristen ez den mantentze-falta nabarmena eta agerikoa da”.
Udalak Batzorde horretan jakinarazi zuen, aurrekontua nahikoa ez zenez, udal teknikariak egoera txarrean deklaratutako hamabi hiriguneetatik zazpi bakarrik asfaltatuko zirela apirilaren amaieran (hala ere, alkateak berak aitortu zuen hondatutako zonen kopurua are handiagoa zela).
Udal talde jeltzaletik adierazi dutenez, “Ezin dugu ulertu nola pilatu den hainbesteko hondamena, eta nola agintaldia amaitzeko hiru hilabete baino falta direnean soilik hasi diren neurri batzuk hartzen”. Aldi berean galdetzen dute “ea nola ez diren egin urtero, modu planifikatuan, beharrezkoak diren gutxiengo eta oinarrizko txukuntze-lan eta konponketak, eta zergatik ez diren urtez-urte horretarako aurrekontu-partida nahikoak jarri agintaldiko lau urteetan”.
“Era berean, ez dugu ulertzen ‘Zumaiako historiako aurrekonturik handienarekin’ (24,2 milioi euro) jada detektatuta zeuden konponketa eta mantentze-lanei ekiteko diru partida nahikorik jarri ez izana.”
“2023ko ekitaldirako aurrekontuak onartu zirenean salatu genuen — gogoratu dute —, eta gaur, esandakoa berresten dugu: EH Bilduren Gobernuak propaganda eta postureoa aukeratu ditu eta alde batera uzten ditu zumaiarren benetako beharrei eragiten dieten ‘gauza txikiak’”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31