Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/02/26

Etorkizunari “berme guztiekin” aurre egiteko, ekonomia “sendo, berritzaile eta aurreratu” baten alde egin du Eider Mendozak

Maiatzak 28ko foru hauteskundeetarako Goierriko alkategaiak aurkeztu ditu gaur Ordizian EAJ-PNVk, diputatu nagusi izateko hautagaiaren parte-hartzearekin egindako ekitaldi batean.

Argazkiak...

Ekonomia “sendo, berritzaile eta aurreratu” baten aldeko apustua egin du gaur goizean Ordizian Eider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Goierriko alkategaiak aurkezteko egindako ekitaldian. Herriko azokan elkartutako alderdikide eta alderdizaleenaurrean, gaur egungo eta etorkizuneko desafioei “berme guztiekin” aurre egin ahal izateko, gure industriaren lehiakortasuna “zaindu eta babesteko” konpromiso “erabatekoa” adierazi du. Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Batzar Nagusietarako Oria bailarako zerrendaburuak, Olatz Peon Ormazabalek.

“Azken urte hauetan egindako ahaleginari esker, ekonomia eta industria dira Gipuzkoaren sendotasun nagusietako bat”, adierazi du Mendozak, eta lurraldeko “motor ekonomiko” garrantzitsuenetako gisa definitu du Goierri, eskualde honetan Barne Produktu Gordinaren %4,6 berrikuntzara bideratzen dela gogoratuz. “Indar hori ez da espontaneokisortzen, urtetako elkarlana” eskatzen du eskualdeko enpresen, udalen eta euskal erakundeen artean, “norabide argi batekin, lankidetzan proposamen zehatzak eta zorrotzak garatuz”, alegia. Horren adibide, legealdi honetan “garapen agentziekin elkarlanean, enpresa txiki eta ertainen digitalizazioan” egindako ahalegina nabarmendu du egungo Foru Aldundiko diputatuak.

Gogorarazi duenez, Gipuzkoan badugu gauzak egiteko “modu bat, eredu propio” bat, “elkarlanean” oinarritua eta pertsona orori “gizarte babesa eta ongizatea” bermatzea helburu duena. “Pertsonak zaintzen dituen lurraldea da gurea eta, testuinguru horretan, lana da herritar ororen bizitzan funtsezko elementua. Edozein izanda ere jatorria, hamarkada luzez pertsona orori lana eskaintzen asmatu duzue Goierrin”, aipatu du Mendozak. Horrela, berretsi du EAJ-PNVren “lehentasun nagusia kalitatezko enpleguaren” alde egitea izango dela aurrerantzean ere, “gure enpresak babestuz, familia eta norbanakoen ekonomia babestuz”.

Izan ere, “ziurgabetasun garaiak” bizi ditugu, eta horren ondorioak norbanako eta familien ekonomian nabarmentzen direla gogorarazi du Mendozak –hipoteken, elikagaien eta erregaien prezioen gorakada dela eta, batik bat–. “Kezka eta ezkortasuna nagusi den garai hauetan, ez dut amore emango, ez gaude ilusioa galtzeko prest. Konfiantza osoa dugu Gipuzkoan, ekonomia indartsu dago, gizarte antolatu aktibo eta dinamikoa dugu eta komunitate sendoa daukagu”, azpimarratu du.

Horren lekuko, esan duenez, azken bi legealdi hauetan “Gipuzkoak aurrera egin du, katramilatuta zeuden arazoak” gaindituz eta “etorkizuneko erronkei erantzuteko” proiektu aitzindariak martxan jarriz. “Momentu zailak igaro baditugu ere, elkarlanean, herritarrak, erakundeak, elkarteak eta eragileak aktibatzea lortu dugu, Gipuzkoa aurrerabidean ipini dugu”, nabarmendu du.

“Gure izaeran eta hizkuntzan oinarrituz, orekan oinarrituta garatu da gure lurraldea eta gure herria. Herri txiki eta naturarik zoragarriena dugu, alde batetik; industria aurreratuena eta gizarte kohesionatua, bestetik. Oinarri horretatik abiatuta, Gipuzkoa edozein erronkari aurre egiteko gai da”, gehitu du.

“Aurrekoek eman digutena aldarrikatuz eta balioa emanez, gure belaunaldiak Gipuzkoa gidatzeko konpromisoa eta ardura adierazten dugu. Gipuzkoa aurreratu, lehiakor, orekatu eta justu bat eraikitzen jarraitu nahi dugu, proposamen zehatzekin, norabide argi batekin”, adierazi du Mendozak, eta ahalegin horretan EAJ-PNVren Goierriko hautagaiek eta gaur egungo zinegotzi eta alkateek erakutsitako “konpromisoa” goraipatu du. 

Ordizia berriro “martxan jartzeko”

Gaurko hitzordua probestu du Eider Mendozak, goiz partean EAJ-PNVren Goierriko alkategaiekintopaketa bat egiteko. Ondoko ekitaldian, Legorreta (Aitziber Meabe Sorazu), Ordizia (Joseba Aranburu Ganzarain), Lazkao (Kepa Zubiarrain Erauskin), Zaldibia (Garbiñe Mendizabal Mendizabal), Ataun (Kontxi Sukia Garmendia) y Beasain (Leire Artola Ugalde) alkategaiak aurkeztu dituzte jendaurrean. 

Joseba Aranburuk, Ordiziako alkate izateko EAJ-PNVk, joan den abenduan zendu zen Bittor Bolinaga Alcelay zinegotzi eta alderdikidea izan du gogoan, eta bertaratutako guztiek txalo zaparrada eskaini diote ordiziar “eredugarri” haren memorian. 

Bolinagaren konpromisoa eta lanerako prestutasuna gogoan, Ordizia berriro “martxan” jartzeko “determinazioa eta ilusioa” adierazi du Aranburuk. “Ordizian azken lau urteotan gauzatu diren proiektuak izan dira aurreko legealdian EAJ-PNVkalkatetzatik sustatu zirenak”, esan du eta adibide gisa aipatu ditu geltokiaren azpiko pasabidea eta igogailuen instalazioa, kulturlab dinamika, anbulategia berritzeko lanak, etab.

“Horregatik, ordiziarrek merezi eta gure herrirako beharrezkoak diren proiektu zehatzak eta eraginkorrak gauzatzea da gure helburua”, aldarrikatu du Aranburuk, “zaharren egoitza berria” eraikitzeko beharra nabarmenduz. “Ordiziak aurrera egiteko, gainontzeko erakundeekin eta herritarrekin elkarlanean jarduteko gaitasuna eta jarrera eskaintzen diegu ordiziarrei. Lankidetza, ilusioa, kudeatzeko gaitasuna, egitasmo zehatzak eta lana, lana eta lana”, hartu du konpromiso gisa hautagai ordiziarrak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube