Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/02/24

Irungo EAJk Segurtasun Ituna betetzeko eskatu dio alkateari

Alkateak ahalik eta lasterren deitu behar du "Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorraren" lehen bilera, urte erdi daramagu zain
Irungo EAJk Segurtasun Ituna betetzeko eskatu dio alkateari

Irun aspalditik dabil nahi gabeko gertaerak jasaten. Orain dela egun batzuk jakin da Ertzaintza, une honetan, joan den asteburuan gertatu zen eraso sexista bat ikertzen ari dela. Egoera horrek, irundar askorengan, segurtasunik ezaren sentsazioa sortzen du, eta beraien eguneroko normaltasuna eraldatzen du.

Hala ba, azken hilabeteotako kontua ez den eta irundarrak kezkatzen dituen errealitate honen aurrean, EAJ-PNVtik sinesgogor ikusten dugu gaur egun, oraindik, Santano alkateak Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorraren bilkura bakar bat ere deitu ez izana. Irungo Udalak, aho batez, duela urte erdi adostu zuen “Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Hiri Itunaren” barruan dagoen batzordea.

Hori horrela, kezkaz ikusten dugu Irungo pertsonen segurtasuna eta bizikidetza hain garrantzitsua eta premiazkoa den gaia izanik, alkateak geldotasunaren alde egitea. Beste behin ere, badirudi talde guztiek sinatutako Ituna izapide hutsa izan dela udal gobernuarentzat. Bizi dugun errealitateari aurre egiteko ihesbide bat.

Horregatik, ohartarazi nahi dugu EAJ-PNVtik egingo diren batzorde guztietara joan nahi dugula eta joango garela, segurtasuna lehentasunezko gaia baita gure taldearentzat, baina baita Irunentzat eta bere pertsonentzat ere. Hori bai, beharrezkoa ikusten dugu adieraztea, ekintzekin frogatzen direla gauzak, eta zehaztasunik gabe hitzak haizeak eramaten dituela. Beraz, lehenengo bilkurarako deia lehen bait lehen egin dadila eskatzen dugu. Irunek behar du. Deialdi horren zain jarraituko dugu, horrela gure hiriak bizi duen egoera aztertu ahal izateko, eta irundarren egunerokotasuna hobetu ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube