Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Josu Xabier Aranguren izango da udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaia
Antzuolako Uri Buru Batzarrak, Josu Xabier Aranguren izendatu du maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrendaburu gisa. Hala, Arangurenek “ilusioz” hartu du erronka, eta Antzuolaren eta antzuolarren alde lan egiteko konpromisoa hartu du, “Antzuola guztion artean” eraikitzeko.Hain zuzen, “herriarentzat eta herriarekin” egin nahi dute lan Arangurenek eta haren taldeak, herriaren beharrak eta ilusioak entzun eta, elkarlanean, proiektu bihurtzeko. Herritarren bizitza hobetzea helburu, “Antzuola herritar guztiek” osatzen dutela gogorarazi du hautagaiak eta, lehentasunezkotzat jo du, “gaur egun udaletxean dagoen noraezari eta proiektu faltari buelta ematea”.
Helburu horrekin, esperientziak daukan heldutasuna eta berritasunak daukan ilusioa uztartuko dituen talde sendo bat osatzen ari dira jeltzaleak. Antzuolako EAJ-PNVk, hala, herriaren etorkizuna bermatu eta hobetuko duen proiektu sorta aurkeztu nahi dio herriari, berme bezala jarriz kudeaketa serio bat eta lanerako gogo izugarria.
Duela 54 urte Arrasaten jaioa, baina “antzuolarra bihotzez”, ilusioz begiratzen dio herriaren etorkizunari Josu Xabier Arangurenek. Lanbide Heziketako eta Informatikako ikasketak ditu. Azaldu duenez, udal politikan sartzeko erabakia hartu du, “esker onez, herritik jaso duen guztiaren parte txiki bat itzuli ahal izateko. “Antzuola da gure helburua, antzuolarrak direlako gure lehentasuna”, azpimarratu du hautagaiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31