Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Iridoyk Irun gizatiartzearen aldeko apustua egin du
Iridoy: Irunek bere esentzia berreskuratu behar du. Baina, horretarako, gure hiriaren erdigunea humanizatzen lagunduko duten baldintzak sortu behar ditugu. Mugikortasuna hobetu eta pertsonentzako espazio publikoa berreskuratu behar dugu.EAJ-PNV Irunek etorkizuneko hirien joerei eta egungo errealitateei buruzko hitzaldia antolatu du gaur arratsaldean IDEIAlekun. Xabier Iridoy, EAJ-PNVren Irungo alkategaiak, Javier Martinez Callejo, arkitekto urbanista aditua, gonbidatu du bertara. Martinez Callejo, hainbat udalekin elkarlanean ari den profesional eta erreferentea da, hiriak egokitzen laguntzen dabil, egun oraindik indarrean dagoen eredua eta etorkizunak dakarrenaren arteko trantsizioa bermatzen.
Zentzu horretan, Iridoyk oinezkoen, ibilgailu pribatuen, garraio publikoaren eta bizikleta eta patinete elektrikoen arteko elkarbizitza egokia sortzearen garrantzia aldarrikatu du. “Baina, horretarako, ezinbestekoa da herritarrekin batera lan egitea, haien beharrak entzutea, eta inposaketak alde batera uztea”. Horrela, EAJren hautagaiak Irunek bere esentzia berreskuratu ahal izateko apustua egin du. “Gure hiriaren erdigunea humanizatzen lagunduko duten baldintza horiek sortu behar ditugu, eta baldintza horiek, mugikortasuna hobetzea eta pertsonentzako espazio publikoa berreskuratzea dira”.
Halaber, bide horretan, Iridoyk azpimarratu du beharrezkoa dela Irunen lotura berri bat sortzea, “zubi berri bat behar du Irunek, hiriaren bi aldeak lortuko dituena”, eta ildo beretik adierazi du, “horretaz gain, irundarrek aparkalekuaren arazoak erantzun bat behar duela esan digute behin eta berriro, eta horren harira, lurpeko aparkalekuen eskaintza handiagoa landu dugu gure hirian, baita bidegorrien sare egoki bat ere. Alkateak indarrean dituen irizpideak aldatu eta egokitu behar dira: autoei zirkulazioa zailtzea, ibilbide luzeagoak egin behar izan ditzaten, eta, ondorioz, autoak gure hirian denbora gehiagoz martxan egoteak ez dio onik egiten Iruni. Trafiko gehiago, zarata gehiago eta kutsadura gehiago sortzen ditu planteamendu honek”. Javier Martinezek esan digunez, oinezkoentzako espazio publikoa eta garraio publikoa sustatu behar dira, baina egungo errealitatea ahaztu gabe. Etorkizuneko hiriak ez dira inoiz inposaketa zorrotzez sortu behar; aitzitik, hiriaren errealitateaz, defizitez eta beharrizanez jabetu behar da bat, eta hori guztia kontuan hartuta, urratsez urrats, presarik gabe, garatzen joango diren konponbideetan pertsonekin batera landu behar dira. Eta hori Irunen aplikatu beharreko zerbait da.
Era berean, Xabier Iridoyk azpimarratu du ez dugula ahaztu behar zer garen, nolakoa izan den beti Irun, ez garela egun dugunarekin soilik konformatu behar. “Irun gaur egun dena baino askoz gehiago izan daiteke. Eta hori da hiri gisa egin behar dugun lanetako bat. Hobeak izateko helburua bilatu behar dugu, eta horretarako, ezinbestekoa da beste hiri batzuekin lankidetzan aritzea eta sarean lan egitea. Izan ere, alkateak, hirian ditugun hiri-espazio degradatu handiak garatzeko hamarkadak daramatza, hala nola, Korrokoitz, Iparralde-Gal eta San Miguel-Anaka, edo duela urte batzuetako promesak, auditoriuma, San Juango hotela, edo Plaiaundiko kirol-instalazioen lekualdaketa. Denbora guzti honetan Irunek aukerak galdu ditu eta, ondorioz, beste hiri eta herriekiko atzean geratzen ari da”.
Zentzu horretan, eta amaitzeko, Iridoyk aipatu du hori dela galdu behar ez dena, hobeak izateko aukerak. Horregatik, Irungo EAJ-PNVtik irundarrekin batera landu ditugun proiektu eta proposamenen bidez errealitate horri erantzuna eman nahi diogu. Iruni gehiago eskaini nahi diogu. Eman dezagun jauzi kualitatibo bat eta bultza dezagun Irun hobe hori.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31