Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Otsailean entzute aktiboko prozesua jarriko du martxan Iosu Mugika EAJ-PNVren alkategaiak
Iosu Mugika Garmendia, EAJko alkategaiak, entzumen aktiboko prozesua jarriko du martxan otsailean zehar, herriko elkarteen beharrak zuzenean ezagutu eta bere herrigintza ikuspegia helarazteko.
Mugikaren esanetan “Getaria herri bizi eta aktiboa da, eta lorpen hori herriko elkarteen lan eta ekintzei dagokie, beti egin baituzue lan herriarentzat eta getariarrentzat. Ni ere, elkarte ezberdinetatik natorren herritarra naiz eta badakit beti dagoela zerbait hobetzeko edo errazteko”.
Prozesu honek bi helburu ditu, alda betetik, elkarteen egoera eta beharrak zuzenena ezagutu eta etorkizunerako dituzten erroketarako zein helburu dituzten jakitea, udala bidelagun izan dezaten. Bestetik berriz, alkategai jeltzaleak bere etorkizuneko ikuspegia eta proposamenak azalduko dizkie.
Iosu Mugika, herrigintzatik datorren pertsona bat da, elkarteetan zuzeneko inplikazioa izan duena eta jakitun da askotan zailtasun ugari izaten dituztela: “beti dago zerbait hobetzeko eta batez ere prozesu administratiboak errazteko ere”
Azkenik, herritarrei dei egiten die, beraien proposamenak edo herri hobetzeko dituzten ideiak helarazteko. Hau errazteko helbide elektroniko bat jarri du martxan: iosumuga@gmail.com.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31