Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ion Gambra Ibarzabal da Mutrikuko EAJ-PNVren alkategaia datozen udal hauteskundeetarako
“Ardura handiz eta apaltasunez” onartu du hautagaitza Ion Gambrak, eta Mutriku hobetzeko “etengabeko lan eta konpromisoa” agindu du.Mutrikuko EAJ-PNVk Ion Gambra Ibarzabal aukeratu du Udal Hauteskundeetan alkategai izateko. Udal batzarrak eskerrak eman dizkio hautagai berriari emandako aurrerapausoagatik eta erakutsitako erantzukizunagatik. Hautagaiak berak adierazi duen bezala, “konpromisoz eta apaltasunez” hartu du erronka. Udalaren egunerokotasuna ondo baino hobeto ezagutzen duela aitortu du: “erronkak errespetu handia ematen dit. Ez da nire estiloa gero bete ezin diren promesa handiak egitea. Mutrikuarrei eskaini ahal diedana da nire eguneroko lana, esperientzia eta ezagutza, eta umiltasunetik eta zintzotasunetik lan egiteko dudan konpromisoa, guztiok Mutriku hobe batean bizi gaitezen”.
Administrazio publikoan eskarmentua
1980ko Malen bezperan jaio zen Mutrikun eta 42 urte ditu. Aita eta ama ere, biak mutrikuarrak dira. Mutrikuar askok bezala, aita arrantzalea izan du eta amak herriko arrain kontserba batean lan egiten zuen. Bizi guztian Mutrikun bizi izan da baina Unibertsitateko ikasketak zirela eta, zortzi urte pasa ditu herritik kanpo. Salamancan lehenik eta Bartzelonan, Mexikon eta Londresen ondoren. Politika eta Administrazio Zientzien gradu ikasketak burutu zituen eta baita hainbat master eta gradu ondoko ikasketak ere. Ondoren, hainbat lekutan lan egin izan du, bai erakunde publikoetan zein enpresa pribatuetan. Denbora batez Nazio Batuetan ere aritu zen lanean, ACNUR erakundearen Mexikoko egoitzan, errefuxiatuekin.
Mutrikuko Udalean ere hiru legealdi egin ditu zinegotzi, bai gobernuan eta baita oposizioan ere, arlo eta gai ezberdinen ardura izanez, administrazioa ederki ezagutzeko aukera eskainiz. Azken lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundian dabil lanean, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari moduan. “Bertan, giza eskubide, bizikidetza eta memoria historikoko gaiak kudeatzeaz gain, aniztasun gaien arduraduna ere banaiz eta Gipuzkoako migratzaile, LGTBIQ+, ijito eta desgaitasunen bat duten pertsonen elkarteekin ere aritzen naiz elkarlanean”, azaldu du alkategaiak.
Proiektu sendoa
Mutrikuarrei “proiektu sendo bat” aurkezteko lanean dabiltza jeltzaleak eta, lan talde berrituarekin. “Gaurko erabakiek baldintzatuko dute etorkizuneko Mutriku, atzokoek gaurkoa baldintzatu duten bezala. Horregatik da guztiz beharrezkoa herritar guztiok modu batean edo bestean herrigintzan inplikatzea”, azaldu du alkategaiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31