Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bergarako EAJ-PNVk Mikel Lete Txintxurreta aurkeztu du alkategai maiatzeko udal hauteskundeetarako
Mikel Lete Txintxurreta: “Ilusio eta ardura handiz hartzen dut alkategai izateko hautagaitza, herritar guztiei entzuteko gogoz eta Bergarak aurrera egin dezan lan egiteko konpromisoarekin”Bergarako EAJ-PNVk Mikel Lete Txintxurreta aurkeztu du maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategai, EAJ-PNVk gaur arratsaldeko batzarrean bere hautagaitza babestu eta berretsi ostean. Letek “ilusio eta emozio handiz” hartzen du kargua, “Bergararen alde eta Bergararentzat lan egiteko eta herritar guztientzako, inor albo batera utzi gabe, etorkizuna eraikitzeko gogoz”. Alderdikideek nabarmendu dutenez, Lete “hurbiltasunaren, apaltasunaren eta kemenaren adibide garbia da” lan egiteko orduan.
Bergararrak 62 urte ditu eta esperientzia eta ezagutza zabala du. Bere ibilbide profesionala enpresetan egin du, eta bertan taldeak gidatzeko ardura izan du. Gainera, Bergara ondo ezagutzen duen herritarra da. Horregatik guztiagatik, batzarrak haren aldeko apustua egin du, eta gaineratu du bera dela “Bergarak izan dezakeen hautagairik onena udalerriak eskatzen duen eta behar duen aldaketaren buru izateko”.
Konpromisoa adierazten duen eta akordioetara iristeko gaitasuna duen pertsona
Lete, abertzalea, GBBko burukidea ere bada duela bi urtetik, eta bere ezaugarri eta balio pertsonal nagusien artean, bere “hurbiltasuna, apaltasuna, baikortasuna, akordioak lortzeko gaitasuna eta kemena” nabarmendu ditu EAJ-PNVko udal taldeak: “Mikel talde-lanean sinesten duen pertsona da. Entzuten dakiena eta Bergara maite duen eta konpromisoa adierazten duen pertsona; udalerrian gertatzen denaz arduratzen dena. Gainera, ondo ezagutzen ditu bergararrek beren eguneroko bizitzan dituzten arazoak”. Era berean, eskerrak eman dizkiote hautagaiari erronka handi honi heltzeagatik: “Erakutsitako prestasunagatik. Zure konpromisoagatik, eta beti erraztasunak emateagatik, irribarrea ahoan. Pertsona egokiena zara jeltzaleon taldea eta proiektua gidatzeko eta Bergarak dituen erronkei aurre egiteko”.
Letek urratsa eman du “Bergara oparoa, euskalduna eta integratzailea nahi duten pertsona horiek guztiak ordezkatzeko eta kalitatezko bizi-proiektu bat bultzatzeko”. Ildo horretan, “Bergara hobetzeko ahalmen handia duen” udalerria dela, eta, “lanaren eta lankidetzaren bidez”, “oso proiektu garrantzitsuak” gauzatu daitezkeela adierazi du. Halaber, bere onena emateko prest agertu da: “Ohore handia da niretzat Bergararen alde lan egiteko aukera izatea. Ekimen berriak sustatuz eta herritarren benetako parte-hartzea bultzatuz, modu aktiboan eta helburu bakar batekin: Bergara hobetzea, bergararrekin hartutako konpromisoa betez eta, haien beharrei erantzunez. Emandako hitza errespetatuz”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31