Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/02/06

Udal ordezkaritza eta erantzukizuna duten hainbat erakundek hiri-altzariak arduragabekeriaz erabiltzen dituztela salatu du Hondarribiko EAJ-PNVk

Ezaguna da Hondarribiko Udalak eta Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak gure hiriko kaleak, plazak, biribilguneak eta hiri-altzariak zaintzearen alde aspaldi egiten duten lanketa eta apustua.
Udal ordezkaritza eta erantzukizuna duten hainbat erakundek hiri-altzariak arduragabekeriaz erabiltzen dituztela salatu du Hondarribiko EAJ-PNVk

Herritarren zerbitzurako ingurune zaindua eta atsegina mantentzeko lanak indarrean jarraitzen du, baina hilabeteak daramatzagu paperontziak, markesinak, farolak, bankuak eta baita ateak eta hormak arduragabekeriaz erabiltzen. Gizalegearen aurkako praktika zabaldu da, eta hiri-altzariak euskarri gisa erabiltzen dira kartelak, eranskailuak eta pintadak jartzeko, eta ez dira beti kentzen errazak izaten.

Batzuetan jarrera horiek anonimoak dira, baina udal-ordezkaritza eta erantzukizuna duten talde politikoek sinatutako kartelen erakusketa biderkatu egiten da. Ulertezina eta onartezina da, finantzaketa eta baliabide publikoak izanik, espazio komun horiekiko inolako errespeturik gabe jarduten duten eragile sozial eta politikoak egotea.

Horregatik, Hondarribiko EAJ-PNVk publikoki salatzen du praktika hori, eta onartezintzat jotzen du eragile horien jarrera; izan ere, eredu izan beharrean, altzariekiko erabateko mespretxua adierazten dute, beraz, garbiketa beren gain hartzen duten profesionalekiko, eta, ondorioz, herritarrekiko mespretxua, ere bai. Garbiketa hori hondarribiarron poltsikotik ordaintzen dugu, eta ahalegin ekonomiko bikoitza egiten dugu gure hiriaren irudi garbia mantentzeko. Nolanahi ere, arazoa ez da ekonomikoa soilik, hezibidea, gizalegea, erantzukizuna eta koherentzia ere eskatzen ditugu.

EAJ-PNVk udalerriko espazio batzuetan elkarbizitzarako dauden zailtasunak onartzen ditu, batez ere gaueko ordutegian. Gune puntual horietan, jarduteko eta elkarbizitzarako protokolo bat areagotzen ari da, eragindako bizilagunen inplikazio eredugarri eta eskuzabalarekin. Horregatik, zentzu handiagoa hartzen du eragile sindikalek eta politikoek modu eredugarrian jokatzeak eta indarrean dagoen araudia betetzeak, herritarrek merezi duten adibidea emanez.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube