Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk aparkaleku berria proposatu du San Migelen
EAJ-PNVk lurpeko aparkaleku bat proposatzen du hiriko autobus geltoki berriaren azpianIrunen garaia da, eta alkateak Adifekin arindu eta negoziatu beharko luke aparkaleku berri hau lehenbailehen errealitate izan dadin
Irunen, aparkalekua gaurkotasuneko eta konpondu gabeko arazo bat da, eta tamalez, Udalak urte askoan zehar ez du erantzun egoki, eraginkor eta behin betikoa ematen jakin.
EAJ-PNVtik denbora daramagu egoera hau profesionalekin eta herritarrekin aztertzen, hiriari eta pertsonek dituzten beharrei egokitutako erantzuna emateko helburuarekin. Bide horretan, ekimenak eta jarduerak proposatzen joan gara Irungo hainbat gune eta auzotan. Lur gaineko aparkalekuak eta lurpekoak. Azkena, Eguzkitzako patioaren azpian. Larreaundiko Auzo Elkartearekin eta Eguzkitzako ikastetxearekin elkarbanatutako proposamena.
Eta gaur, proposamen berri bat aurkeztera gatoz: aparkaleku berri bat San Migelen. Auzo horretan, bizilagunak oso kezkatuta daude San Migel – Anaka eremuan garatuko den hirigintza-garapenagatik, 1200 etxebizitza berriengatik eta bizilagunentzako 200 aparkaleku baino gehiago galtzeagatik.
Gaur egun, Adifek, geltoki berrira autoz hurbiltzen diren tren eta autobus erabiltzaileentzat, lurgainean 150 plaza eraikitzea aurreikusten du. Auzoak dituen beharrak kontuan hartuta, erdizka geratzen den eraikuntza dela iruditzen zaigu hau, haratago aprobetxatu daitekeela, eta hala bertakoek dituzten arazo garrantzitsuenetako bati aurre egin. EAJ-PNVtik San Migel auzoko eta inguruko bizilagunei behin betiko irtenbidea eskaintzeko asmoz, Adifek egiten duen eskaintza 150etik 250era zabaltzea proposatzen dugu. Lurpeko aparkaleku bat gaitzea, hileko 32€-ko prezio murriztuan.
Adifek eraiki beharko lukeen aparkaleku bat, Iruni eta irundar guztioi zor digulako. Hamarkadetan zehar, gure hiria bitan zatitzeaz gain, espazio hori erabilerarik gabeko bide hilekin eta hondamenean dauden pabiloiekin okupatuta izan ditu eta.
Alkateak, aparkaleku hau egin bihurtzen lagunduko duela espero dugu. Izapide guztiak arinduz eta Adifekin eta Garraio Ministerioarekin negoziatuz. Hala hauek geltokiaren proiektuan aurreikusitako aparkalekua handitu dezaten eta ondorioz, irundarrek pairatzen duten arazoetako bat bideratu dezagun, gure taldeak azaltzen duen bezala. Irunen unea da, eta horixe da irundarrek eskatzen eta behar dutena. EAJ-PNVtik Irungo aparkalekuaren egoerari irtenbidea ematearen aldeko apustua egiten dugu.
Era berean, eta amaitzeko, San Migeletik geltokirako irisgarritasuna hobetzea proposatzen dugu, gaur egun Gorostidi kalean dagoen horma handia kenduz eta eremu hori guztia berdeguneen, bidegorri baten eta oinezkoentzako espaloien bitartez egokituz.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31