Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/31

Etorkizuneko erronkei erantzuteko, Udaletxea handitzea eta modernizatzea beharrezkoa izango dela adierazi du Gonzalo Carrionek, “Txalok”

Gonzalo Carrion, Txalo, aurrera doa #HondarribiaEginez prozesuaren lanketan eta kontrastean. Testuinguru honetan, lan-saio bat egin du Ander Añibarro Laudioko alkatearekin, 18.000 biztanleko udalerri arabar honen gobernantza-sistema ezagutzeko.
Etorkizuneko erronkei erantzuteko, Udaletxea handitzea eta modernizatzea beharrezkoa izango dela adierazi du Gonzalo Carrionek, “Txalok”

Laudioko berrikuntza publikoko estrategiak Gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigilua eskuratu du. Hori dela eta, Hondarribiko alkategaiak lehen eskutik ezagutu nahi izan du bere udalaren antolaketa eta funtzionamendua, eta Hondarribian etorkizunean diseinatzen ari den ereduarekin alderatu.

Udalaren antolaketaren birdimentsionamendua eta modernizazioa funtsezko eta lehentasunezko lan-ardatza izango dela adierazi du Carrionek Hondarribiak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko makineria indartsua eta eraginkorra ezinbestekoa izango delako.

Gobernantza eta kudeaketa publikoaren arloko lan eta kontraste jardunaldian, Hondarribiko hautagaiarekin eta Laudioko alkatearekin batera, Hondarribiko zinegotzi Maria Serranok eta Arabako udalerriko Udal Estrategiako zinegotzi Ander Larrinagak ere parte hartu zuten.

Eskerrik asko Ander Añibarro zuen denboragatik eta entregagatik. Plazerra izan da eta asko ere ikasitakoa!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube