Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/25

EAJ-PNVk auzokideen interesa defendatu du Lastaola Postetxean

Bidasoa berreskuratzea eta zaintzea defendatzea, honek Behobiatik Plaiaundirainoko dituen kilometro guztiak pertsonei zuzentzea eta hauen gozamenerako ahalbidetzea da.

Alkateak entzungor egin du eta Lastaola Postetxean, Faisaien Uhartearen parean, 150 etxebizitza eta Recondon 200 etxebizitza egiteko planteamenduarekin aurrera darrai.
EAJ-PNVk auzokideen interesa defendatu du Lastaola Postetxean

EAJ-PNVk urteotan egin dugun bultzadari esker, azkenik, udal gobernuak Bidasoako begiratokia eraikiko dela iragarri du. Pozteko moduko albistea. Hala ere, deigarria da nola Bidasoaren aurpegia berreskuratzearen aldeko apustua egiten dutela esaten duten, eta aldi berean, Bidasoaren ertzean bai Recondon, 200 etxebizitza eta baita Lastaola Postetxean ere, beste 150 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duten. Azken sustapen honetan, gainera, 75 etxebizitza Faisaien uhartearen parean egongo lirateke, ingurune natural eta pribilegiatuan.

Proposamen horren aurrean, eta Artia eta Behobiako bizilagunekin batera, bi urte dira EAJ-PNVtik aurreikusitako eraikuntza berriz aztertzea eskatu genuela. Hau erdira murrizteko eskatu genuen, hala, gure hirian dauden naturguneen koexistentzia eta lotura errespetatuz, eta lursailaren mendebaldea, bizilagunei eta irundarrei zuzentzeko aprobetxatzeko proposamena egin genuen. Hau libre geratuko litzatekeenez, berdegune eta zuhaiztietarako erabiltzeko apustua da gurea.

Baina, tamalez, alkateak aurrera jarraitzen du ahalik eta gehien eraikitzeko planteamenduarekin, bizilagunek esandakoa entzun gabe edo kontuan hartu gabe. Etxebizitzak lehenesten ditu bertan, Irunen dugun natura eta berdeguneak indartu beharrean. Ulertezina. Ez dugu ulertzen nola defenda daitekeen Bidasoa berreskuratu eta babestea, ertzean hainbeste etxebizitza eraikitzeko asmoarekin. Bidasoak dituen kilometro guztiak dira garrantzitsuak, Behobiatik Plaiaundiraino, eta guzti hau berreskuratzea beharrezkoa da, betiere ingurumena eta pertsonen aisialdia egoki kudeatuz.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik Bidasoa osoa, bere 3,5 kilometroko ibilbidean, Irungo hirigunean barneratzea defendatzen jarraituko dugu. Oinezkoentzako edo bizikletentzako ibilbide bat ahalbidetzearen alde. Eta bide horretan, aukerak aztertu eta proiektu ezberdinak proposatu ditugu. Irunek, bere ingurune naturalak sustatzearen alde egiten dugu, besteak beste Bidasoak dituen ezaugarriak aprobetxatu eta balioan jartzearen alde. Erakargarritasun handiko ondasuna, eta orain arte hiriak bizkarra eman diona. Irunek berdegune gehiago behar ditu, Bidasoari begiratu behar dio eta irundarrek Bidasoaz gozatzeko aukera gehiago behar eta merezi ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube