Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Loreto Osa: "berdintasun alorrean ere ekarbizitzarako oinarri sendoak ezarri nahi ditugu"
II. Berdintasun Plana du Pasaiak eta aho batez onartu daPasaiako Udalak II. Berdintasun Plana onartu berri du aho batez. “Asmo handiko plana da maila guztietan, baina, gure ustez, guztiz onargarria da, eta, beraz, orain arte egin dugun bezala, lanean jarraituko dugu ezarritako erronka guztiak lortzeko”, zehaztu du Loreto Osa maiatzeko hauteskundeetarako Pasaiako EAJ-PNVko alkategaiak eta Pasaiako Udaleko Berdintasun zinegotziak. Dokumentua egiteko lan nekeza egin dute. Izan ere, Osak nabarmendu bezala, Pasaiako I. Berdintasun Plana (2016-2020) amaituta, dokumentuaren ebaluazioa egin zuten, bai eta Pasaiako berdintasun-politikek 2008tik gaur egunera arte egindako ibilbidearena ere, ezarritako helburuak benetan bete diren baloratu ahal izateko, bai eta udalerrian aplikatutako politiken benetako bilakaera eta balorazioa ere. “Horretarako, udal teknikarien, gobernuko zein oposizioko politikarien, Pasaiako Berdintasun Mahaiko partaideen eta ahalduntze eskolako taldeen eta antolatu gabeko herritarren partaidetza izan dugu. Horiek, ebaluazioarekin laguntzeaz gain, ekarpenak egin dituzte aurkeztu dugun II. Plana egiteko”, alkategaiak adierazi duenez. Horrela, prozesu horren guztiaren emaitza II. Plana sortzea izan da.
Planak lau ildo estrategiko ditu: gobernantza (gobernu ona); emakumeen ahalduntzea; ekonomien eraldaketa eta gizarte-antolaketa eta indarkeria matxista. “Helburua benetako berdintasunean lanean jarraitzea da, zeharka, gaur egun dauden desberdintasunak murriztuz”, gogorarazi du Osak. “Pasaian, beste leku askotan bezala, elkarbizitzarako oinarri sendoak ezarri nahi ditugu eta, horretarako, aniztasunetik abiatu behar dugu”, gogoratu du alkategaiak.
Emakumeen ahalduntzea
Pasaiako II. Berdintasun Planak emakumeak ahalduntzearen garrantzia aldarrikatzen du. Horrela, datozen urteetan gauzatzeko helburu estrategiko batzuk zerrendatzen dira bertan, hala nola genero-ikuspegia integratzeko prestakuntza eskaintzea, genero-ikuspegia lan-prozeduretan txertatzea, sailen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea, Udalaren lan-eremuan genero-ikuspegia txertatzea, emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzea, emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa areagotzea, eta eragiteko gaitasuna garatzea. Era berean, zainketa-lanen demokratizaziorantz urratsak egitera, udalerrian gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna eta hezkidetza-programak sustatzera, emakumeen autonomia ekonomikoa bultzatzera, indarkeria matxistari aurrea hartzera, emakumeei arreta integrala eskaintzera eta indarkeria jasan duten emakumeei babesa ematera animatzen du plan berriak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31