Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aurrekontuak inbertsio-maila handia eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan hobekuntza garrantzitsuak ditu
Donostiako Udalak 461.913.070 eurotako aurrekontu kontsolidatua izango du, hau da, 2022koa baino %8,73 handiagoaHiri-mantentze eta zerbitzuetara bideratutako aurrekontu-sailak %15 handituko dira eta inbertsioak egitekoak 56,9 milioi eurotakoak izango dira
Donostiako udal gobernuak 2023rako aurrekontu-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Eneko Goia alkatearen iritiz, aurrekontuak izaera hedakorra du, inbertsio maila handia eta donostiarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan hobekuntza garrantzitsuak ditu.
Goiak esan du, nahiz eta inguruko ekonomia-datuak positiboak diren, Udalak hainbat erronka dituela aurrean, besteak beste, energia-krisiaren eraginez kostuen igoera, Ukrainiako inbasioa edo aldaketa klimatikoa. Eta horiek guztiek eskatuko dutela funts publikoak zuhurtziaz eta arretaz kudeatzen jarraitzeko.
Ildo beretik, Donostiako alkateak honakoa adierazi du: “Gizarte arloa asko zaintzen duen aurrekontua da, izan ere, gizarte babesa eta sustapenerako aurrekontu-sailak handituko dira. Eta horri esker, gehien behar dutenei laguntza ematen jarraitu ahal izango dugu. Gainera, Udalak hiria garatzen jarraitzeko inbertsio garrantzitsuak egin ahal izago ditu, eta etxebizitza publikoen gaineko politikak aurrera eramaten jarraitzeko aukera emango du, besteak beste, 2023an zehar gauzatuko den Loiolako kuartelen salerosketari esker”.
Donostiako alkate Eneko Goiak, Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok eta Ekonomia garapeneko, enpleguko eta ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak aurrekontu-proiektuaren zirriborroaren arlo nagusienak azaldu dituzte. Aurrekontu-proiektua bihar onartuko da Tokiko Gobernu Batzarran eta, jarraian, xehetasun gehiago emango dituzte Ogasun Batzordean.
Diru-sarrera eta gastu arruntak
Aurrekontu kontsolidatua handitu da, bereziki, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsatik etorritako ekarpenari esker. 2023An 165,9 milioi eurokoa izango da, hau da, iaz baino %7,3 gehiago.
Horrekin batera, Udalak udal zerga eta tasen bidezko diru-sarrerei eusteko ekitaldia egin du. Horiek horrela, gogorarazi behar da, Udalak soilik segidako udal zerga eta tasak %1,5 handitzea: OHZ, Garabia, TAO, Hondakinen bilketa eta Ibi iraunkorrarekin edo jabari publikotik ibilgailuak etxealdera pasatzeko jabari publikoaren okupazioa.
Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok hoakoa gaineratu du: “Diru-sarrera arrunten handitzeari esker, Udalak aurrekontu-saila handiagoak bideratu ahal izango ditu donostiarrei eskaintzen zaizkien kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitzeko. Hortaz, hiri-zerbitzuekin lotura duten arloek, hots, garbiketa, parkeak eta lorategiak edo hondakinen bilketarako aurrekontu-sailak %15 baino gehiago handituko dira”.
Gizarte gastua eta etxebizitza publikoa
Orbegozok azaldu du, aurrekontu-proiektua behar gehien dutenei laguntzeko prestatu dela: “Ziurgabetasun ekonomikoak eta kontsumoaren prezioen igoerak biztanleen zati bati zuzenean eragin die. Horiek horrela, ez dugu inor atzean utzi nahi, izan ere, gure helburu nagusienetako bat gizarte kohesionatua izaten jarraitzea da. Eta horretarako, 35,3 milioi euro bideratu ditugu gizarte babeserako eta sustapenerako”.
Gainera, aurrekontu-proiektuak 39,7 milioi euro aurreikusi ditu hiriko hainbat eremutako garapenak egiteko, besteak beste, Lorategi Hiria, Illarra, Inpernua edo Apostolutza. Kerman Orbegozoren hitzetan, eremu horietan egingo den etxebizitzen parte bat babestuta egongo da, hortaz, 2023an garapen horiek egiten hastea berri ona izango da. Ildo beretik, azpimarratu du, Donostiako Etxegintzako aurrekontua %17 handituko dela.
Eta hori guztia ahaztu gabe 2023an Loiolako Kuartelen lur-sailen salerosketa burutuko dela. Horiek horrela, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak honakoa gaineratu du: “Salerosketa burutzeko behar den finantziatzioa hiru bidetik etorriko da. Lehenik, aurreko ekitalditik etorritako 5 milioi euroko ordainketa egingo da Defentsa Ministerioarekin akordioa sinatzen denean; eta jarraian bigarren ordainketa bat egingo da, 73 milioi eurotara iritsi arte, eta horretarako 2022ko ekitaldiaren likidazioaren emaitzatik ateratako diru kopuru bat erabiliko da eta, gainerakoa, mailegu bat eskatuta ordainduko da”.
Hiri-proiektuak, Next Generation funtsak eta ingurumena
Inbertsioei buruz, Kerman Orbegozok esan du, diru-sarrera arrunten handitzeari esker Udalaren eta bere mendeko sozietateen inbertsio-gaitasuna handituko dela. Horrenbestez, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udalak 59,6 milioi euro izango dituela hasitako inbertsioekin jarraitzeko, eta 2023an hasiko diren proiektu berriei ekiteko.
2023ko aurrekontu-priektuak 90 aurrekontu-sail ditu inbertsioak egiteko, eta horien artean, Next Generation funtsetatik finantziazioa lortzeko behar diren funtsak. Orbegozok azaldu du, Next Generation funtsak martxan jarri zirenetik Udalak parte hartu duela egin diren ia deialdi guztietan, eta 22,2 milioi euro jaso dituela hainbat proiektu garatzeko.
Gainera, aurrekontuak 23,2 milioi euro bideratuko ditu ingurumen arloan inbertsioak egiteko, besteak beste, garraio publikoaren elektrifikazioarekin jarraitzeko, hainbat hiri-eremuren ingurumen birsortzeko, edota transizio berdea eta iraunkorrarekin zein transizio energetikoarekin lotura duten hainbat jarduketa egiteko.
Ekonomia garapeneko, enpleguko eta ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak esan du, 2023ko aurrekontua azpimarra jartzen duela gizarte-kohesioan eta desberdintasunen aurkako borrokan, auzo zaurgarrienetan bizi diren donostiarrak laguntzeko. Eta horretarako, enplegu politikak eta hiri-berroneratze integralak bultzatzen dituela, bereziki, Ekidaldeko Barrutian.
Horiek horrela, honakoa gaineratu du: “Enplegu politikak behar gehien duten kolektiboentzako, esaterako emakumeei, epe luzean langabezian daudenei, edo gazte donostiarrei euren talentua Donostian gelditzeko zuzenduta egongo dira. Eta horiek zientzia eta berrikuntzaren hiria bezala indartzeko giltzarriak izango dira. Enplegu eta I+G+B politiketara 20 milioi euro bideratuko ditugu”.
Garmendiak, halaber, adierazi du, aurrekontuak transizio berdea eta energetikoa bultzatzen dituela, besteak beste, honako inbertsioak indartuz: garraio publikoa hobetzeko eta Dbusen flota elektrifikatzeko inbertsioak; eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak; eta ohiko hiri-zerbitzuak hobetzeko inbertsioak”.
Ekitaldeko Barrutia eta Aurrekontu parte-hartzailea
2021eko martxoa eta ekaina bitartean Udalak 2022ko eta 2023ko aurrekontuak osatzeko partehartze prozesua egin zuen. Eta ekitaldi bakoitzarenzat 1,5 milioi eurotako aurrekontu-saila bideratu zuen, hiritarrek gehien bozkatu zituzten proposamenak finantziatzeko.
Hortaz, Udalak 2022an 8 proiekturen definizioa eta esleipen prozesua hasi du, hain zuzen ere, hiriko hainbat eremutan garatuko diren 8 proiektu, eta besteak beste, Antiguoko frontoiaren birmoldaketa edo 27 Poligonoaren ed. Ibai Parkearen arteko lotura – biak esleipen prozesuan –. 2023rako aurrekontuak berriro ere 1,5 milioi eurotako aurrekontu-saila du aipatutako prozesuan hiritarrek gehien bozkatutako proiektuei ekiteko, esaterako, Antiguoko jubilatuen etxea birmoldatzeko, Igeldoko frontoia birmoldatzeko edo hainbat haur parketan estalkiak jartzeko.
Era berean, Udalak Ekialdeko Barrutian Arrobitxuloko argiteria hobetzeko tramiteak hasi ditu – proiektua definizio fasean dago – eta Monseko kiroldegiaren alboak estaltzeko proiektua esleipen prozesuan dago. 2023Ko ekitaldian Ekitaldeko Barrutiak 458.353 eurotako aurrekontu-saila izango du prozesu horretatik ateratako hainbat proiektu garatzeko.
Halaber, Ekitaldeko Barrutiak beste 458.353 euro izango ditu Barrutiaren Batzarrak adostutako proiektuak garatu ahal izateko.
Gainera, Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Kerman Orbegozok iragarri du, aurten beste partehartze prozesu bat egingo dela 2024ko eta 2025eko aurrekontuak osatzeko proiektuak aukeratzeko.
Tramitazioa
Behin aurrekontu-proiektua aurkeztuta, Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako departamentuak tramitazioarekin jarraituko du. Hortaz, behin Tokiko Gobernu Batzarrak onartuta, bihar asteartean bertan udal taldeei proiektua aurkeztuko zaie, eta jarraian zuzenketak aurkezteko epea hasiko da.
Departamentuak aurreikusitako egutegiaren arabera, martxoaren hasieran egingo da aurrekontua eztabaidatzeko eta zuzenketak bozkatzeko Ogasun batzordea, eta horrenbestez, aurrekontuaren hasierako onarpena martxoaren 13an egingo litzatekeen ezohiko udalbatzarrean egingo da.
Inbertsio nagusienak
- Altzako hiri-berroneratzea: 2.114.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2025.urtea arte 10,2 milioi euro zenbatzen dituzten aurrekontu-sailak ditu)
- Autobusen erosketa: 11.950.000 euro
- Haur parketan hobekuntzak: 300.000 euros
- Lorategi Hiriaren urbanizazioa: 4.315.778 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2025.urtea arte 19 milioi euro zenbatzen dituzten aurrekontu-sailak ditu)
- Marrutxipin GI-20rako lotunea egiteko proiektua: 1.075.423 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2024.urtean 518.886 eurotako aurrekontu-saila du)
- Antxo Jakitunaren proiektua: 235.406 euro
- Haizearen Orraziaren birgaitzea: 650.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2024.urtean 650.000 eurotako aurrekontu-saila du)
- Puntu kritikoetan hobekuntzak (Herrera eta Miserikordia kalea): 500.000 euro
- Marrutxipiko saneamendua hobetzeko lanak: 696.602 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2024.urtean 71.789 eurotako aurrekontu-saila du)
- Anoetako urbanizazioa: 500.000 euro (urte anitzeko aurrekontu-saila. 2024.urtean 500.000 eurotako aurrekontu-saila du)
- Bretxa: urbanizazioa eta estalkia: 1.456.842 euro
- Bera Berako urbanizazioa: 700.000 euro
- Martuteneko biribilgunea: 235.000 euro
- Anoeta inguruan Motorrentzako aparkalekua: 260.000 euro
- Zolatze eta asfaltatze lanak: 900.000 euro
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31